Albisteak

Gaur azala primizian!

20 azaroa, 2023

Gure lan berria badator!!! “20” izango da bere izenburua eta gure 20 urteko ibilbidea laburbilduko du, bai irudi zein doinuen bidez (2 CD + Liburua)… Azaroak 28an kalean!

Hemen dituzue iraileko emanaldiak!

30 abuztua, 2023

Azken bi asteak grabaketa estudioan egin ondoren, gure hurrengo diska izango dena prestatzen, hemen dituzue iraileko emanaldiak, gonbidatuta zaudete!

BOOM!!! Dantzarientzat oparia!

12 uztaila, 2023

Azkenengo asteotan mezu mordoa jaso ditugu gure azken kantuaren koreografia dela eta. Dantza berria bere osotasunean non ikusi ahal den galdetu diguzue… Ba hemen daukazue gure oparia erantzunarekin: Bideo berria kaleratu dugu!!! LINKa: https://youtu.be/9trbMqXi56c

Kantu eta bideoklip berria kalean!

16 ekaina, 2023

Zorioneko gaude! 2024an KORRONTZIk 20 urte beteko ditu, eta data esanguratsu hau ospatzeko, udazkenean aurkeztuko duen lan berriaren ekoizpen lanetan dabil taldea buru-belarri:

KORRONTZI  “20 urte – 20 abesti – 20 kolaboratzaile”. Korrontziren 12. diskoa.Asmo handiko proiektu honen ekoizlea Luis Peixoto portugaldarra da.

Baina bitartean, eta uda alaitze aldera, diskoan joango den lehen kantua aurkezten dizuegu: “Oilarrak oiloari”.

Kantu berri honetan, gonbidatuak BIHOTX txalapartari bikote gaztea dira. Gozatu!

BIDEOKLIPA IKUSTEKO: https://www.youtube.com/watch?v=2Sj2U_kDfjw

OSTIRAL HONETAN!!!

26 maiatza, 2023

-Maiatzak 26, ostirala.

-Las Carreras, Abanto-Zierbena (Bizkaia).

-Haritzalde Plazan.

-20:00etan.

-Parte hartzen dute: Korrontzi, Enarak Dantza Taldea, Oinkari Dantza Taldea…

-Sarrera doan.

AITA MARI-ri donazioa!

24 urtarrila, 2023

Korrontzik “Aita Mari” salbamendu-ontziaren alde sortutako proiektuaren harira, 6.262,15 euroko dohaintza bat egin diogu “SMH” gobernuz kanpoko elkarteari, hain zuzen ere erreskate ontzia kudeatzen duen erakundeari.

Hau guztia ez zen posible izango proiektu honetan lagundu duten jende askoren parte-hartzerik gabe. ESKERRIK ASKO dantzari, musikari, lagun eta bereziki publikoari! Guztion artean gure bultzada eman diogu “Aita Mari”ri…

Argazkian Agus Barandiaran (Korrontzi), Iñigo Mijangos (SMH Zuzendaria), Andres Camio “Jitu” (Elkar Diskoetxea).

Aste honetan KATALUNIA!

14 ekaina, 2022

Larunbatean Calaf-eko DESFOLCA’T jaialdian joko dugu, aurten 30. edizioa betetzen duen jaialdia, eta gainera LUAR NA LUBRE edo ORQUESTRINA TRAMA bezalako taldeekin batera joko dugu… Plazer bat! Gonbidatuta zaudete…

KORRONTZI & Xabier Amuriza “World Music Charts Europe” zerrendan

4 apirila, 2022

Korrontzi taldeak eta Xabier Amurizak 2020an argitaratutako ”Koplariak” izeneko lana, “World Music Charts Europe” nazioarte mailako 20 disko onenen zerrendan hautatua izan da!

Munduko musiken apirileko zerrendaren arabera, “Koplariak” lana 11. postuan sartu da kontinente guztietan kaleratutako diskoak kontutan hartuz.

Aupa trikitixa!

MIN Sarietan gaude!

2 martxoa, 2022

Aurten ere sari hauetariko bat irabazteko hautagaien artean gaude AITA MARI proiektuarekin. Lagundu nahi badiguzu zure botoarekin, hemen dituzu instrukzioak:

-Sartu: www.premiosmin.com

-Sakatu: “Vota ahora”

-Bilatu: KORRONTZI (alfabetikoki ordenatuta dago).

-Aukeratu eta sakatu: “vota ya”

-Berretsi zure botoa behealdeko “votar” sakatuz

-Errepikatu prozesua ondorengo aukeratan:

“Artista” – “Canción del año” – “Letra original” – “Videoclip” – “Producción musical”

Eskerrik asko zure aletxoagatik!

Korrontzi GRANADAn

3 otsaila, 2022

Larunbat honetan, otsailak 5, GRANADAn egongo gara! Granadako Folk Musika Jaialdiaren programazioaren barruan. Gure musika ezagutu nahi duzue? Gonbidatuta zaudete. Dagoeneko sarrerak hemen dituzue salgai: https://labur.eus/f5i17

2022ko lehen emanaldiak…

31 abendua, 2021

2021. urtea zaila bezain ederra izan da, 55 emanaldi inguru eskaini ditugu, eta hor egon zareten entzule guztioi eskerrak eman beharrean gaude: ESKERRIK ASKO ETA URTE BERRI ON DENONTZAT!!!

2022ko lehen emanaldiak hemen dituzue…

261 Entradas

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando consideramos que aceptas el uso de cookies.

ACEPTARSABER MÁS