Jarraitu
Kontaktatu

Gure berriak jaso nahi dituzu?
Utzi ezazu zure emaila.

Laguntzen du

Saizar

Korrontzi © 2021. Tel. (+34) 618 072 076

Biografia

Korrontzi Korrontzi
Korrontzi

Korrontzi (Euskal Herria, 2004) folk musika taldea Agus Barandiaran trikitilariak sortu zuen. Bere helburua, banda osatzean, euskal musika herrikoiari zein bere lurraldeko antzinako hots tradizionalei beste ikuspuntu moderno eta garaikideago bat ematea zen, beti ere trikitixa musikan oinarritutako ikuspuntu batetik, beronekin batera txalaparta edo alboka bezalako beste instrumentu tradizional batzuk ardatz hartuta eta bere lehen maisuak, Rufino Arrola trikitilariak (1909 – 1996), helarazi zion tradizio guztiarekiko erabateko errespetua inoiz ahaztu gabe.

Sonoritate berri hau lortzeko, musika estilo modernoagoez inguratu eta, besteak beste, mandolina, baxu elektriko, kontrabaxu edo perkusioen laguntza izan zuen.

Urte hauetan zehar, Korrontzik bere kultura, hizkuntza, dantza eta musika eraman ditu mundu osoan zehar, jaialdi handietan joz eta hainbat herrialde bisitatuz, besteak beste: Belgika, AEB, Errumania, Cabo Verde, Irlanda, Brasil, Malasia, Eskozia, erbehereak, Grezia, Italia, Kanada, Hungaria, Portugal, Ingalaterra, Txipre, Maroko, Alemania, Kroazia, Eslovenia, Austria, Txekiar Errepublika… eta sari eta aipamen ugari ere jaso ditu, adibidez: “World Music Charts” 2014, 2015, 2016 eta 2019 urteetan, “Top100 Roots Music Report (2015)”, “Womex Official Selection (2014)”, “Europako banda onena, Eurofolk (2009)” eta “Penintsulako banda onena, Navelgas (2007)”; gainera, beraien azken lana (“Koplariak”, 2020) gogor sartu da “Mondo Sonoro” eta “DiarioFolk” bezalako aldizkarietan, urteko onenen artean, lehen postuetan sailkatuak izanik.

Laburbilduz, Korrontzi inor axolagabe uzten ez duen euskal musika talde bat da, kultura oso bateko erakusleiho bat, beraien zuzenekoen indarra eta energiarekin antzinateko soinuak eta dantzak edo folkaren joera berriak transmititzen dituena. Korrontzi euskal musika eta dantza tradizionalaren jai bat da, abangoardiako ikuspuntu batekin. Euskal Herriko kolore eta paisaiak.

Diskografia:

  • 1) “Korrontzi” (CD. Nubenegra, 2006).
  • 2) “Getxo” (CD + DVD. Baga-Biga, 2008).
  • 3) “Infernuko hauspoa” (DVD + liburua. Baga-Biga, 2010).
  • 4) “Tradition 2.1” (CD + DVD + liburua. Baga-Biga, 2013).
  • 5) “Symphonic Bilbon” (CD + DVD + liburua. Baga-Biga, 2014).
  • 6) “Korrontzi Dantzan” (CD + DVD + liburua. Baga-Biga, 2015).
  • 7) “Korrontzi Benefic” (CD + Postalak. Baga-Biga, 2016).
  • 8) “Basque Selfie” (CD + liburua. Korrontzi Musika Ideiak, 2018).
  • 9) ”Topa-K (Agus Barandiaran & DJ Makala)” (CD. Elkar Argitaletxea, 2019).
  • 10) “Koplariak (Korrontzi & X.Amuriza)” (CD + liburua. Elkar Argitaletxea, 2020).
  • 11) “AITA MARI, Bidaia musikala urrutiko uretara” (CD + liburua. Elkar Argitaletxea, 2021).

Gainera, bere trikitixarekin mundu osoko artisten diskoetan kolaborazio ugari izateaz gain, 2018ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren edizioan hautatua izan zen “Basque Selfie” (2018) pelikulan parte hartu eta ekoizpenean ere jardun zen Korrontzi, Agus Barandiaran taldeko buruaren bizipenak eta ibilbidea kontatzen dituen filmea.

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando consideramos que aceptas el uso de cookies.

ACEPTAR Y CERRAR SABER MÁS