Jarraitu
Kontaktatu

Gure berriak jaso nahi dituzu?
Utzi ezazu zure emaila.

Laguntzen du

Saizar

Korrontzi © 2021. Tel. (+34) 618 072 076

Albisteak

AITA MARI-ri donazioa!

24/01/2023

Korrontzik "Aita Mari" salbamendu-ontziaren alde sortutako proiektuaren harira, 6.262,15 euroko dohaintza bat egin diogu "SMH" gobernuz kanpoko elkarteari, hain zuzen ere erreskate ontzia kudeatzen duen erakundeari.

Hau guztia ez zen posible izango proiektu honetan lagundu duten jende askoren parte-hartzerik gabe. ESKERRIK ASKO dantzari, musikari, lagun eta bereziki publikoari! Guztion artean gure bultzada eman diogu "Aita Mari"ri...

Argazkian Agus Barandiaran (Korrontzi), Iñigo Mijangos (SMH Zuzendaria), Andres Camio "Jitu" (Elkar Diskoetxea).

KORRONTZI BENEFIC V

05/12/2022

ABENDUAK 11, IGANDEA

BILBO [ARRIAGA ANTZOKIA]

19:00etan

SARRERAK: https://labur.eus/AIxJO

Aste honetan KATALUNIA!

14/06/2022

Larunbatean Calaf-eko DESFOLCA'T jaialdian joko dugu, aurten 30. edizioa betetzen duen jaialdia, eta gainera LUAR NA LUBRE edo ORQUESTRINA TRAMA bezalako taldeekin batera joko dugu... Plazer bat! Gonbidatuta zaudete...

Jaiegun hauek trikitixak puntuan jartzeko baliatzen…

14/04/2022

Hitzordu mordoa datoz aste santuaren ondoren... adi egon...

KORRONTZI & Xabier Amuriza “World Music Charts Europe” zerrendan

04/04/2022

Korrontzi taldeak eta Xabier Amurizak 2020an argitaratutako ”Koplariak” izeneko lana, "World Music Charts Europe" nazioarte mailako 20 disko onenen zerrendan hautatua izan da!

Munduko musiken apirileko zerrendaren arabera, "Koplariak" lana 11. postuan sartu da kontinente guztietan kaleratutako diskoak kontutan hartuz.

Aupa trikitixa!

Ezagutzen duzu gure YOUTUBEko kanala?

14/03/2022

Bideoklipak, Kontzertuak, Dantza Klaseak, Elkarrizketak... Eduki mordoa! Sartu, kuxkuxeatu eta harpidetu! Astero aktualizatzen joango gera... Klik hemen: https://www.youtube.com/korrontzi

GAUR ETA BETI, GORA EMAKUMEAK!!!

08/03/2022

#BARDINTASUNA #nazioartekoemakumeeneguna #M8

MIN Sarietan gaude!

02/03/2022

Aurten ere sari hauetariko bat irabazteko hautagaien artean gaude AITA MARI proiektuarekin. Lagundu nahi badiguzu zure botoarekin, hemen dituzu instrukzioak:

-Sartu: www.premiosmin.com

-Sakatu: "Vota ahora"

-Bilatu: KORRONTZI (alfabetikoki ordenatuta dago).

-Aukeratu eta sakatu: "vota ya"

-Berretsi zure botoa behealdeko "votar" sakatuz

-Errepikatu prozesua ondorengo aukeratan:

"Artista" - "Canción del año" - "Letra original" - "Videoclip" - "Producción musical"

Eskerrik asko zure aletxoagatik!

Korrontzi GRANADAn

03/02/2022

Larunbat honetan, otsailak 5, GRANADAn egongo gara! Granadako Folk Musika Jaialdiaren programazioaren barruan. Gure musika ezagutu nahi duzue? Gonbidatuta zaudete. Dagoeneko sarrerak hemen dituzue salgai: https://labur.eus/f5i17

2022ko lehen emanaldiak…

31/12/2021

2021. urtea zaila bezain ederra izan da, 55 emanaldi inguru eskaini ditugu, eta hor egon zareten entzule guztioi eskerrak eman beharrean gaude: ESKERRIK ASKO ETA URTE BERRI ON DENONTZAT!!!

2022ko lehen emanaldiak hemen dituzue...

KORRONTZI & AITA MARI

01/12/2021

Egin klik irudian...

Korrontzi “Aita Mari”n ontziratu da Mediterraneora bidean. Bidai musikala abiarazten dute urrutiko uretara, ontzigainean beraien trikitixa tonuan jarriz. Portu bakoitzean istorioak eta doinuak biltzen dituzte, baita tradizioak eta kulturak ere, eta itxaropenez beteta dauden itsasontziaren sokak luzatzen dizkiete bizitza berri baten bila dihoazenei.
“Aita Mari” erreskate-ontziari laguntzeko ongintzazko lana.

  • Musika: Korrontzi (EH) & Luar Na Lubre (Galiza) & Luís Peixoto (Portugal) & Stefano Saletti (Italia) & Mikel Urdangarin (EH) & Aziza Brahim (Sahara)...
  • Testua: Aritza Bergara (EH).
  • Argazkiak: Alfonso Novo (Galiza).

DURANGOKO AZOKAN SALGAI edo ESKATU ALDEZ AURRETIK GURE EMAILEAN: korrontzi@gmail.com

242 resultados

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando consideramos que aceptas el uso de cookies.

ACEPTAR Y CERRAR SABER MÁS