Dagoeneko «GORA MUSIKA!» ekimen berria aurkeztu dugu.
3 abendua, 2025
Haurrentzako liburu eta diskoa, 12 ipuin eta abestiekin osatua eta Durangoko Disko eta Liburu Azokan eskuragarri edukiko duzuena (Musikaren Plaza 63).
Urko-Oiane (Ene Kantak), Bixente Martínez (Oskorri) eta Korrontziren arteko lankidetza proiektu potoloa izan da.
Zuzeneko emanaldiak ere eskainiko ditugu:
-Abenduak 22, Baluarte (Iruñea).
-Abenduak 29, Mendizorroza (Gasteiz).
-Urtarrilak 11, Arriaga (Bilbo).
-Urtarrilak 24, Itsas Etxea (Hondarribi).
-Martxoak 15, Olalde (Mungia).
-Martxoak 22, Antzokian (Lizarra).
-Maiatzak 9, Manuel Lekuona (Lasarte).
