Larunbatean Calaf-eko DESFOLCA’T jaialdian joko dugu, aurten 30. edizioa betetzen duen jaialdia, eta gainera LUAR NA LUBRE edo ORQUESTRINA TRAMA bezalako taldeekin batera joko dugu… Plazer bat! Gonbidatuta zaudete…
Korrontzi taldeak eta Xabier Amurizak 2020an argitaratutako ”Koplariak” izeneko lana, “World Music Charts Europe” nazioarte mailako 20 disko onenen zerrendan hautatua izan da!
Munduko musiken apirileko zerrendaren arabera, “Koplariak” lana 11. postuan sartu da kontinente guztietan kaleratutako diskoak kontutan hartuz.
Aurten ere sari hauetariko bat irabazteko hautagaien artean gaude AITA MARI proiektuarekin. Lagundu nahi badiguzu zure botoarekin, hemen dituzu instrukzioak:
Larunbat honetan, otsailak 5, GRANADAn egongo gara! Granadako Folk Musika Jaialdiaren programazioaren barruan. Gure musika ezagutu nahi duzue? Gonbidatuta zaudete. Dagoeneko sarrerak hemen dituzue salgai: https://labur.eus/f5i17
2021. urtea zaila bezain ederra izan da, 55 emanaldi inguru eskaini ditugu, eta hor egon zareten entzule guztioi eskerrak eman beharrean gaude: ESKERRIK ASKO ETA URTE BERRI ON DENONTZAT!!!
Korrontzi “Aita Mari”n ontziratu da Mediterraneora bidean. Bidai musikala abiarazten dute urrutiko uretara, ontzigainean beraien trikitixa tonuan jarriz. Portu bakoitzean istorioak eta doinuak biltzen dituzte, baita tradizioak eta kulturak ere, eta itxaropenez beteta dauden itsasontziaren sokak luzatzen dizkiete bizitza berri baten bila dihoazenei. “Aita Mari” erreskate-ontziari laguntzeko ongintzazko lana.
Musika: Korrontzi (EH) & Luar Na Lubre (Galiza) & Luís Peixoto (Portugal) & Stefano Saletti (Italia) & Mikel Urdangarin (EH) & Aziza Brahim (Sahara)…
Testua: Aritza Bergara (EH).
Argazkiak: Alfonso Novo (Galiza).
DURANGOKO AZOKAN SALGAI edo ESKATU ALDEZ AURRETIK GURE EMAILEAN: korrontzi@gmail.com
Urtero bezala hunkigarria da beste batzuk ireki zuten bideari jarraipena eman eta tradizio hau bizirik mantentzea, ohore bat antolakuntza lanetan ibili izana, eskerrik asko udalari hau dena posible egitearren. Segi dezagula dantzan!
4 kontzertuko bira jaialdi zoragarri batean: FESTIFALK. Eskerrik asko denagatik! Albarracín, Alcalá de la Selva, Monreal del Campo eta Santa Eulalia. Aupa Rufino!
Eta asteburuan berri triste bat heldu zitzaigun, Araitzek utzi gaitu… 2017an gure proiektu benefikoa eskaini genion umeetariko bat zen, bi emanaldi egin genituen Zumaian eta Bilbon “Sanfilippo VASS” GKE laguntzeko. Gure babes guztia familiarentzat. Muxu bat, Araitz.
AITZINA FOLK JAIALDIAREN eta AEFAT Elkartearen komunikatua
KORRONTZI, TALDE SOLIDARIOA:
Gure Aitzina Folk Jaialdiaren azken edizioan, pandemiaren hasieratik zailena izan dena, Korrontziren babesa erabakigarria izan da. Taldeak jaialdiaren helburu solidarioan laguntzea erabaki zuen, ataxia telangiektasiaren ikerketan, alegia, horrela Bilbon eta Gasteizen emandako bi kontzerturen leihatiletan lortutako onura guztiak emanez. Guztira, 5.000 euro izan dira. Agus Barandiaran buru duen talde honen balioei buruz asko esaten duen keinua da; izan ere, 2016an jadanik, Aitzina Folkekin elkarlanean aritu zen “KORRONTZI BENEFIC” proiektuarekin. Are gehiago estimatzen dugu, koronabirusaren krisiarekin, guztiok kultura-jarduera berreskuratzeko borrokan ari garen une honetan.
BILBOKO KONTZERTUAREN SARRERAK DAGOENEKO SALGAI DAUDE, UZTAILAK 18, IGANDEA, EUSKALDUNAN!!! JAI ERRALDOIA IZANGO DA!!! SARRERAK SALGAI: https://labur.eus/Bdfe4
Dagoeneko itzuli gara, TENERIFEn asteburu potentea igaro ondoren… Bertan ezin hobeto jaso gaituzte, musika tradizionalaz gozatzeko topatu ditugun ikusleak. ESKERRIK ASKO! Bertan dituzue argazki batzuk…
Uztailak 18, igandea. Bilbo (Bizkaia). EUSKALDUNA Jauregia. 20:00h.
Ikuskizuna: “Koplariak”
Parte hartzen dute: Korrontzi, Xabier Amuriza, Oinkari Dantza Taldea (Villabona), Amilotx Dantza Taldea (Mungia), Itxarkundia Dantza Taldea (Laudio), Otsoak Dantza Taldea (Ataun), Leturia…
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) antolatutako MUSIKA BULEGOA SARIEN V. edizioan, KORRONTZIk“Ibilbide Musikalaren Saria” jaso du, Eusko Jaurlaritzaren Etxepare Institutuak emandako saria, alegia.
KORRONTZIri eman zaion sariak taldeak bere 17 urteko ibilbidean egindako lan guztia aitortzen du. Aldi honetan, KORRONTZIk 10 lan diskografiko argitaratu ditu; mundu mailako hainbat sari jaso ditu, hala nola, 2008an Europako bandarik Onena bezala jasotakoa; “munduko musiken” nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan emanaldiak eskaini ditu; horrela, Brasil, Malaysia, Kanada, Reunion uhartea, Eslovenia, Maroko, Grezia, Txekiar Errepublika eta beste hainbat herrialdetara bidaiatu da, non Euskal Herriko erakusleiho izan den, bere kultura, musika eta dantza erakutsiz. Urte biziak izan dira, eta ez da zailtasunik eta poztasunik falta izan. Horregatik, KORRONTZIk eskerrak eman nahi dizkie urte hauetan guztietan taldearekin lan egin dutenei: sustatzaileak, managerrak, antolatzaileak, kolaboratzaileak, babesleak, diskoetxeak, teknikariak, musikariak… Eta bereziki Etxepare Institutuari, bandari emandako babesagatik, kulturaren alde lan egiten jarraitzeko pizgarria baita saria. ESKERRIK ASKO!
“Premios MIN de la Música Independiente” delako sarietan, izendatuen artean gaude hainbat atal desberdinetan… Lagundu zure bozkarekin hurrengo fasean egon ahal izateko…
"Koplariak" bosgarren diskorik onena "Mondo Sonoro" aldizkariaren 2020ko Top 10ean, "musika errotuen" sailean. Ohore bat zerrenda honetan egotea miresten ditugun artisten artean: Eliseo Parra, Xabier Díaz, Enrike Solinís…