KORRONTZI: Musika ibilbideari Etxepare saria!

20 maiatza, 2021

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) antolatutako MUSIKA BULEGOA SARIEN V. edizioan, KORRONTZIk “Ibilbide Musikalaren Saria” jaso du, Eusko Jaurlaritzaren Etxepare Institutuak emandako saria, alegia.

KORRONTZIri eman zaion sariak taldeak bere 17 urteko ibilbidean egindako lan guztia aitortzen du. Aldi honetan, KORRONTZIk 10 lan diskografiko argitaratu ditu; mundu mailako hainbat sari jaso ditu, hala nola, 2008an Europako bandarik Onena bezala jasotakoa; “munduko musiken” nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan emanaldiak eskaini ditu; horrela, Brasil, Malaysia, Kanada, Reunion uhartea, Eslovenia, Maroko, Grezia, Txekiar Errepublika eta beste hainbat herrialdetara bidaiatu da, non Euskal Herriko erakusleiho izan den, bere kultura, musika eta dantza erakutsiz.
Urte biziak izan dira, eta ez da zailtasunik eta poztasunik falta izan. Horregatik, KORRONTZIk eskerrak eman nahi dizkie urte hauetan guztietan taldearekin lan egin dutenei: sustatzaileak, managerrak, antolatzaileak, kolaboratzaileak, babesleak, diskoetxeak, teknikariak, musikariak… Eta bereziki Etxepare Institutuari, bandari emandako babesagatik, kulturaren alde lan egiten jarraitzeko pizgarria baita saria.

ESKERRIK ASKO!

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando consideramos que aceptas el uso de cookies.

ACEPTARSABER MÁS