Korrontzi taldea bere hastapenetik trikitixaren historiaren hedapenean zeharo dago murgilduta. Trikitixa musika tresna tradizionala euskal kulturaren ondarea da, eta haren bitxikeriei buruz sakonduko du Korrontzi taldeko Agus Barandiaran trikitilariak emango dituen hitzaldi-erakusketetan, tokian-tokiko eskakizunen arabera.
Hitzaldiaren ezaugarriak:
Edukiak: «Master class trikitixaren inguruan. Jatorria, garapena, txapelketak, tresnari buruzko azalpenak, doinu zerrendak, bitxikeriak. Sarrera trikitixaren munduari.»
Hizlaria: Agus Barandiaran (Korrontzi).
Xabier Amurizak azken hamarkadetan zehar batu eta sortutako koplak ardatz hartuta, entzulegoari kopla zahar eta berrien azalpena eta herri musikan izan duten eragina erakustea izango da ekitaldi honen muina; Agus Barandiaran (KORRONTZI) bide lagun hartuta, bere trikitiaren bidez, musika jarriko die kopla hauei eta partaide biak kantuan entzuteko ere aukera izango da.
Hitzaldiaren:
Edukiak: «Master class koplaren inguruan. Tradizioa, jatorria, garapena, doinu zerrendak, bitxikeriak… Sarrera Koplagintzaren munduan eta trikitixarekin lotura…»
Hizklaria: Agus Barandiaran (Korrontzi) eta Xabier Amuriza (bertsolari eta idazlea).
Musika tradizionalaren atalean funtsezkoa da kontzertu eta hitzaldien bidez lor daitekeen hedapenaz harago, irakakuntza pedagogikoa landu behar den ezinbesteko atala da, guk jasotako ondare kulturalak hurrengo belaunaldietan transmisio lana bete dezan.
Korrontzi taldeak bere egunerokotasunean lanean dihardu tradizioak segi dezan izaten gazteenen altxorra, eta hau dela medio, Korrontzi taldea buru-belarri dago sartuta trikitixa eta dantzaren irakaskuntzan.
Trikitixa jo edo gure koreografien dantzak ikasi nahi izanez gero, zatoz gugana. Aukera paregabea eskainiko dizugu ikasteko.
Korrontzi taldeak Euskal Herriko kulturaren testigantza darama zuzenean jotzeko deia jaso duen toki guztietara euren kantutegiko doinu esanguratsuenen laburpena eskainiz. Korrontzi taldeak nazioarteko herri eta hiri asko bisitatu ditu eta euren zuzeneko agerraldietan taldearen ezaugarri nagusia den musika eta dantzaren arteko batasuna erakutsi du.
Zuzeneko ikuskizunen antolatzaile edo programatzailea bazara, eta Korrontzi taldearen ikuskizuna edonora eraman nahi izanez gero, jarri kontaktuan gurekin
Proiektu berri bat ipini dugu martxan, Korrontziren musika hartu eta Bandarako moldaketak egin dizkiogu, horrela gure doinuak Musika Bandekin batera jo ahal izateko. Beraz, Musika Bandei proposamen irekia egin nahi dizuegu:
«KORRONTZI BAND», KORRONTZIREKIN KONTZERTUAN!
Lesakan eskaini genuen ikuskizun honen lehen aurre-estreinaldia, KORRONTZI & LESAKAKO MUSIKA BANDA. Bertan, Korrontzi, herriko Musika Banda eta Xabier Zabala konpontzaile/zuzendariaz gain, herriko dantza taldeak eta musikari gonbidatuek ere parte hartu zuten. Emaitza bikaina suertatu zen eta ikuslego mordoa bildu zen bertan.
Azken aldian hainbat herrietan eskaini dugu ikuskizun hau tokian tokiko Musika Bandekin. Orain, beste Banda batzuei gonbitea luzatu nahi dizuegu gurekin batera kontzertua eskaintzeko.
Informazio gehiago eta kontaktua:
E-mail: korrontzi@gmail.com
Tlf.: 618 072 076
Korrontzi taldeak proiektu berri bat ipini nahi du martxan, horretarako, dantza taldeei proposamen ireki eta berritzailea egin nahi dizuegu:
DANTZATU EZAZUE KORRONTZIREKIN!
Historian zehar, trikitixaren soinuak dantzan jarri ditu gure herriko plazak zein erromeriak, ildo honetatik jarraitu nahi dugu, horregatik Korrontzi taldearekin batera dantzatzeko aukera eskaintzen dizuegu.
Amets hau egia bihurtzeko eta Oinkari Dantza Taldearen laguntzarekin, gure koreografia polit eta liluragarriak dantzatzen erakutsiko dizuegu. Interesa baldin baduzue bidali mezua korrontzidantzan@gmail.com helbide elektronikora edo deitu 618 07 20 76 telefonora.
2014ean, Korrontzik bere ibilbideko lehen hamar urteak ospatu zituen, urtebetetze berezi hau aitzakiatzat hartuta ikuskizun paregabe bat eskaini nahi izan zen ikuslegoari. Horretarako, eta Xabier Zabala zuzendariaren gidaritzapean, Korrontzik bere ibilbideko hamabi kantu esanguratsuenak batu zituen BOS (Bilbao Orkestra Sinfonikoa) bezalako orkestra sinfoniko baten doinuekin jantzita. Lan hau “Symphonic Bilbon” izeneko CD – DVDan bildu zen, Korrontziren zuzenekoen aukera zabalean eskaintzen jarraitzen duelarik.