Albisteak

Gure folklorea munduan!

17 urtarrila, 2017

Gaur ACCORDEON & ACCORDEONISTES aldizkariaren artikulua iristen zaigu Frantziatik, KORRONTZIren trikitixari eskainita. Gure folklorea munduan!

“Korrontzi Dantzan” TOP100ean dago!

2 urtarrila, 2017

Urtea hasi berri eta dagoeneko lehen berri ona heltzen zaigu, gure "Korrontzi Dantzan" diskoa "World Music Charts Europe 2016"-ko zerrendan World Music diska hoberenetako TOP100ean dago. Itzela!

GABON ZORIONTSUAK DENONTZAT!

24 abendua, 2016

Oharra! Aurten OLENTZEROk trikia lapurtu dit! Hor nonbait ikusten baduzue, mesedez, Korrontzirekin kontaktuan jarri. GABON ZORIONTSUAK DENONTZAT!

Gure KORRONTZI BENEFIC proiektu berria aurkezten dugu!

28 azaroa, 2016

Eta azkenik aste honetan gure KORRONTZI BENEFIC proiektu berria aurkezten dugu! Ongintzazko proiektua izango da bi GKE-en (TDH-Gizakien Lurra eta Aitzina-Aefat) umeei laguntzeko asmoz egina. Proiektua, Durangoko Azokan lehenengoz salgai egongo den lan berri batekin eta abendu bukaeran eskainiko ditugun hiru kontzertu bereziekin egongo da osatua. Adi egon! Bitartean gaur lan berriaren azala aurkezten dizuet, gustukoa duzue? Beraiek Soumaya eta Fanta dira. Lagun gaitzazu!

Urri oparoa izaten ari da!

16 urria, 2016

Urria Murgian hasi genuen, bertatik biran joan ginen Portugalera eta orain Santiago de Compostela, Sardinia eta Zarautzera abiatzen gara. Bestelako ekitaldiak ahaztu gabe, Nekatur-ren 25. urtemuga, Bizkaia Irratiarekin kolaborazioak edo Aitzina Folk Jaialdiaren aurkezpen prentsaurrekoa. Urri oparoa izaten ari da!

KORRONTZI ALTUERAN!

4 urria, 2016

Hau sorpresa! KORRONTZI "malaysia airlines" hegazkin konpainiak argitaratzen duen "going places" aldizkariaren abuztuko alean… Ohorea da guretzat munduko bazter guztietara euskal musika iritsi araztea! Aire-aire!

ESKERRIK ASKO ikuslego guztiari:

2 iraila, 2016

Aste izugarria izaten ari da, kontzertu ahaztezinak Trapagaranen eta Lodosan. ESKERRIK ASKO ikuslego guztiari, plazer bat da gure ikuskizuna horren publiko jatorrari eskaintzea. Bidean segitzen dugu, hurrengo geltokiak: Odemira (PT), Bergara, Altsasu, Murgia, Albergaria a Velha (PT), Viseu (PT), Penedono (PT), Lesaka, Agurain, Bilbo… Aupa Rufino!

Entsegu eta prestaketa egunak!

23 abuztua, 2016

Datorrenarako entsegu eta prestaketa egunak izan dira! Abuztuak 27 Terra Brava Jaialdia (O Incio-Lugo, Galiza), abuztuak 28 Ortzaize-Ossès (Baxe Nafarroa), abuztuak 31 Trapagaran (Bizkaia), irailak 1 Lodosa (Nafarroa), irailak 9 Odemira (Portugal)… Bertan ikusiko gara! Aupa Rufino!

ASTEBURU ARRAKASTATSUA!

8 abuztua, 2016

ESKERRIK ASKO: ANDANÇAS JAIALDIA (PORTUGAL), DEMANDAFOLK JAIALDIA (BURGOS) eta AMA ZURIAREN JAIAK (VITORIA-GASTEIZ).

UZTAILEKO BIRA

28 uztaila, 2016

Komunikabideak gure uztaileko kontzertu tourraren oihartzun egiten dira: http://goo.gl/8d77mH Egindako kilometroak batzen baditugu, bi aldiz eman diogu munduari buelta, itzela! Baina hau ez da gelditzen, larunbat honetan Bera (Nafarroa). Aupa Rufino!

Korrontzi Washingtonen

15 uztaila, 2016

Azken egunotan EEBBetatik eta Kroaziatik igaro gera, gaur ordea Enna-n (Sizilia) daukagu kontzertua, hau ez da gelditzen! Bitartean Washington-etik bideo hau heltzen zaigu, pasada bat! Smithsonian Folklife Festibalaren itxiera kontzertua Korrontziren eskutik, eta ikuslegoa gozatzen. Eskerrik asko! https://goo.gl/AIGVZd

KORRONTZI BAND

27 ekaina, 2016

Hilabetea ondo hasteko, ostiral honetan, uztailak 1, "KORRONTZI BAND" proiektu berriaren lehen aurkezpen-kontzertua. Korrontziren musika Lesakako Musika Bandarekin lagunduta. Ikaragarria izango da! Zatoz!

 

Zoratzeko moduko uztaila!

25 ekaina, 2016

Korrontzi zuzenean, zoratzeko moduko uztaila! 12 KONTZERTU 8 HERRIALDETAN. Aupa Rufino!

KORRONTZI ALBERT PLA & DIEGO CORTESEKIN

14 ekaina, 2016

Asteburu honetan berriz ere KATALUNIAra goaz, eta gainera bertan ALBERT PLA handiarekin egongo gara. Plazer handia izango da! Gora Calaf! ¡Aupa Rufino!

Korrontziren 2 KONTZERTU BEREZI bi formatu handitan!

1 ekaina, 2016

Ekaina honetan, Korrontziren 2 KONTZERTU BEREZI bi formatu handitan: 18an Iruñeko Baluarten "KORRONTZI DANTZAN GALA", 300 dantzari oholtza gainean izango direlarik! Eta 24ean Bilboko Campos Antzokian "KORRONTZI SYMPHONIC BILBON", X. urteurrenagatik eskainitako kontzertua gogoratuz, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS)! EZIN DITUZUE GALDU!
Sarrerak salgai: BALUARTE https://goo.gl/r4Ddp3 / BILBO http://ow.ly/BsYH3004bgp

KORRONTZI Hungarian!

11 maiatza, 2016

KORRONTZI HUNGARY TOUR:
-2016-05-13. Babel Sound nights. FONÓ BUDAI ZENEHÁZ, Auditorio, Budapest. 20:00h.
-2016-05-15. MÉTA Festival, Vasárnap, Balatonboglár. 19:00h.

Korrontziren musika Lesakako bandarekin lagunduta

30 apirila, 2016

Korrontziren musika Lesakako bandarekin lagunduta, beti ere Xabier Zabala maisuaren gidaritzapean. Hemen atzoko entseguaren irudi batzuk. Emaitza? Uztailak 1ean Lesakan ikusgai, ikaragarria!

KORRONTZIren BIDEOKLIP BERRIA!!!

26 apirila, 2016

Dagoeneko hemen duzue PORTUSALDA, KORRONTZIren kantu eta bideoklip BERRIA!!! Oinkariko dantzariek "Korrontzi Dantzan" diskorako interpretatzen duten Eneko Gil-en koreografia bikaina. Gozatu ezazue: https://goo.gl/ifA6EQ

AGUS KORRONTZI “Gizonak Herriak Abenturak Euskal Herrian”-EN ESTREINALDIAN, ARTE KATEA

13 apirila, 2016

Pasa den ekainean ARTE telebista katearen bisita izan genuen (De/Fr) Euskal Herriko pertsonai eta lekuak grabatzeko, bertan AGUS BARANDIARAN, Korrontzi, ARTE kateak aukeratutako pertsonai horietako bat izan zen gure musikaren ordezkari. Orain emaitza datorkigu, "Gizonak Herriak Abenturak Euskal Herrian"-ren ESTREINALDI MUNDIALA! Apirilaren 14ean 19:30etan "Canal ARTE (De/Fr)"-n edo online (min. 34:22) http://www.arte.tv/

IDEIA BERRIAK BIDEAN…

8 apirila, 2016

Ideiak, proiektuak, helburuak… Bide berriak jorratzeko bidelagun ezin hobeekin! Zelako hirukotea: Amuriza, Leturia eta Agus Korrontzi. Hemendik zerbait ona aterako da seguru, ezta?

Pariseko musseta KORRONTZIren trikitixarekin interpretatua

5 apirila, 2016

Plazer bat da euskal kultura ordezkatuz munduan barna bidaiatzea, adibidez Parisen, bertan Korrontzik jaialdi zoragarri batean jo zuen 2012. urtean eta orain haiek gure musika hautatu dute aurtengo edizioa iragartzeko, Euskal Musika Pariseko jaialdi bat ordezkatzeko! Harrigarria! Pariseko musseta trikitixarekin interpretatua…

https://goo.gl/nnRD9s

KORRONTZI, RADIO 5

23 martxoa, 2016

KORRONTZIri ELKARRIZKETA MADRILgo RADIO 5 & RADIO EXTERIOReko "LA BUHARDILLA" IRRATI SAIOAN, ESKERRIK ASKO YOLANDA PINTOR, HEMEN DUZUE ENTZUNGAI (18:40. minutuan): http://goo.gl/cjc4Ec

“KORRONTZI DANTZAN” IKUSKIZUN ONENA!

21 martxoa, 2016

LEITZA, bart, kontzertu ahaztezina, 900 pertsona txaloka ikuslegoan, 60 dantzari baino gehiago oholtza gainean eta gu, KORRONTZI, hunkituta, zoragarria izan zen. ESKERRIK ASKO Aurrera Dantza Taldeari eta Gora Nafarroa!

PALESTINA ISRAEL BIRA

15 martxoa, 2016

Gaur dudarik gabe gure abenturarik handiena izango den bidaiari hasiera emango diogu. Lehen eskutik ezagutuko dugu Palestinar Herriaren errealitatea eta haien "harremana" Israelekin. Bertako musikariekin joko dugu eta aberasteaz gain, gure musika eta dantza ere erakutsiko diegu. Bueltan ikusiko dugu elkar!

KORRONTZIREN ARRAKASTA BERRIA

8 martxoa, 2016

Pasa den asteburuan ere "Sarrerak agortuta" kartela eskegi genuen Tafallan, ikaragarria! Inoiz baino gehiago Nafarroa "Korrontzi Dantzan" da!

Azken orduko berria!

4 martxoa, 2016

Gaur arratsaldean hitzaldi musikatu bat eskainiko dut Basaurin. Sarrera doan izango da. Soloarte Txokoa, Doctor Garai kalea, Basauri, 20:00etan. Gonbidatuta zaudete!

SARRERAK AGORTUTA!

26 otsaila, 2016

Aurten hirugarren aldiz "Sarrerak agortuta" kartela eskegiten dogu! AMURRIOn ere guztiak bukatu dira! Larunbat honetan, bertan egongo gera. AUPA KORRONTZI DANTZAN!

Aste honetan berriz ere errepidera!

18 otsaila, 2016

Larunbatean HOLANDAn egongo gera (Rotterdam), igandean berriz ATARRABIA (Sarrera guztiak salduta), datozen asteetan: AMURRIO, TAFALLA, MUNGIA, PALESTINA, LEITZA, LEGAZPI, ATAUN…

KORRONTZI DANTZAN “TOP20″an

1 otsaila, 2016

"World Music Charts" zerrendaren arabera, KORRONTZI DANTZAN Munduko 20 diskorik onenen artean otsaileko zerrendetan!

HAZPARNE ikaragarria!

24 urtarrila, 2016

Kontzertu itzela pasaden larunbatekoa, sarrerak agortuta! 700 pertsona KORRONTZI DANTZAN ikuskizunaz gozatzen! Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, Euskal Irratiak, Oinkari dantza taldea, Leturia, Izaskun Iturri eta nola ez, Elgar Oinka dantza taldeari, bikain!

263 Entradas

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando consideramos que aceptas el uso de cookies.

ACEPTARSABER MÁS