Albisteak

URTE BERRI ON

31 abendua, 2015

Urte bikaina izan da Korrontzirentzat 2015a! Kontzertuak, diskoak, hitzaldiak, dantza ikastaroak… Hemen argazkietan laburpen bat. URTE BERRI ON DENOI, 2016 ZORIONTSUA OPA DIZUEGU!

EGUBERRI ON!

24 abendua, 2015

Hemen nago nire lagun OLENTZEROrekin. Aurten ona izan naizela esaten du! ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

GAURKO EGUNKARIA…

22 abendua, 2015

Gaurko GARA egunkariak 2 orrialde eskaintzen dizkigu. Aupa "Korrontzi dantzan"!

KORRONTZI EZ-OHIKO GAIXOTASUNEN IKERKUNTZAREN ALDE

17 abendua, 2015

Atzo Korrontzi "eitb maratoia"n egon zen urtero bezala. Ez-ohiko gaixotasunen ikerkuntzarako egiten den telebista maratoi benefiko honetan, diru bilketarekin laguntzen ibili ziren telefonoa erantzuten, ikusleek ematen zituzten aportazio ekonomikoak jasotzen. Hainbat lagunen topagunea ere izan zen bertakoa: Francis "Doctor deseo", Mikel Markez, Iñaki Perurena…

Zorionak lortutakoagatik!

 

KORRONTZI MADRILEN

14 abendua, 2015

Atzo "KORRONTZI DANTZAN" Madrilen, Arte Ederretako Zirkuluko Antzokia jendez lepo eta arrakasta itzela; 50 dantzaritik gora oholtza gainean Korrontzirekin batera. Aupa zuek!

DURANGOKO “DA50” AZOKAREN AMAIERA KONTZERTU ARRAKASTATSUA

9 abendua, 2015

Atzoko kontzertua ere arrakastatsua izan zen, Durango dantzan jarri genuen Plateruena jendearekin betez. Eskerrik asko Garikoitz Mendizabal, Xabier Zabala, Dani Conde, Ibon Koteron, Xabier "Leturia", Oinkari Dantza Taldea, Emak Bakia Dantzan, gurekin parte hartzeagatik!

KORRONTZI, DURANGOKO AZOKAKO SALDUENETARIKO BAT

9 abendua, 2015

Gaurko egunkarien arabera, beste behin Korrontzi Durangoko Azokako SALDUENETARIKO BAT izan da. Eskerrik asko gure diska erostera gerturatu zineten guztioi, gero eta gehiago gara! Aupa KORRONTZI DANTZAN!

KORRONTZI & BOS

27 azaroa, 2015

Ez galdu KORRONTZI bere SYMPHONIC formatoan ikusteko aukera, Bilboko orkestrarekin! Bilbo eta Mungia ostean, oraingoan Basaurira iritsi da. Bihar, larunbata 28, 20:30etan, Sozial Antzokian. PAREGABEA! Azken sarrerak salgai! https://ticket.kutxabank.es/basaurisocial/public/janto/#

“KORRONTZI DANTZAN” DAGOENEKO KALEAN DA!

18 azaroa, 2015

Gaur aurkeztu da prentsaurreko baten bidez Korrontzi Dantzan CD-DVD berria. Bertan, Korrontziren musikarekin azken urteotan Koreografia egile desberdinek sortutako hainbat dantza biltzen dira. Dantzari eta dantza talde desberdinek parte hartzen dute, hala nola, musikari gonbidatu desberdinek ere, eta "Ikasi" atalean hainbat dantza ere ikasi ahal dira. Bestalde, "Korrontzi Dantzan" biraren hasieraren berri ere eman da, Euskal Herri osoko zein kanpoko dantzari eta dantza taldeekin landutako kontzertuak izango direlarik; hau ez da bira itxia, kontzertua asko lotuta badaude ere, edonor interesatuta egonez gero eskatu dezake. Hau hasiera besterik ez da, beraz, JAR GAITEZEN DANTZAN!!!

Korrontziren kontzertua Madrileko Clamores aretoan.

14 urria, 2015

Bihar Madrilera goaz, Bartzelonatik etorri berri, trikitixak tonuan jarri ditugu eta denbora galdu gabe bagoaz Clamores aretorantz. Badakizu, bihar, urriak 15, Sala Clamores, 21:00etan, "Euskadi Suena en Madrid" jaialdiari hasiera emango diogu. Aupa Rufino!

“korrontzi dantzan” CD+DVDaren grabaketa

20 iraila, 2015

Datorren astean, kontzertuak alde batera utzita, "Korrontzi dantzan" proiektuaren CD-DVDaren grabaketan murgilduko gara; kolaborazio apartak, musikariak eta dantzari piloa. Maiatzean iragarri genuen lan berria Durangoko Azokan argitaratuko da, ilusioz beterik gaude. Aupa Rufino!

PRENTSAURREKOA “KORRONTZI DANTZAN”

15 apirila, 2015

Aupa dantzariok!

Aurten, proiektu berri bat ipini nahi dugu martxan, horretarako, Euskal Herriko dantza taldeei proposamen irekia egin nahi dizuegu: DANTZATU KORRONTZIREKIN ZUEN HERRIKO TAULAREN GAINEAN!!! Historian zehar, trikitixaren soinuak dantzan jarri ditu gure herriko plazak zein erromeriak, ildo honetatik jarraitu nahi dugu, horregatik Korrontzi taldearekin batera dantzatzekoaukera eskaintzen dizuegu. Amets hau egia bihurtzeko eta Oinkari Dantza Taldearen laguntzarekin, gure koreografia polit eta liluragarriak dantzatzen erakutsiko dizuegu. Interesa baldin baduzue bidali mezua korrontzidantzan@gmail.com helbide elektronikora edo deitu 618 07 20 76 telefonora.

263 Entradas

567

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando consideramos que aceptas el uso de cookies.

ACEPTARSABER MÁS