Korrontzi taldeak bere 20. urteurrena ospatzeko argitaratutako “20” izeneko lana, “World Music Charts Europe” nazioarte mailako 10 disko onenen zerrendan hautatua izan da!
Munduko musiken apirileko zerrendaren arabera, “20” lana, 9. postuan sartu da kontinente guztietan kaleratutako diskoak kontutan hartuz.
Noiz: Azaroaren 28an, asteartea, 11.30ean. Non: Elkar Poza 14. Bilbo. Sarean jarraitzeko: https://meet.jit.si/elkarmusika Parte hartzaileak: Agus Barandiaran (Korrontzi) & Andres Camio, Jitu (elkar musika)
Gure lan berria badator!!! “20” izango da bere izenburua eta gure 20 urteko ibilbidea laburbilduko du, bai irudi zein doinuen bidez (2 CD + Liburua)… Azaroak 28an kalean!
Azkenengo asteotan mezu mordoa jaso ditugu gure azken kantuaren koreografia dela eta. Dantza berria bere osotasunean non ikusi ahal den galdetu diguzue… Ba hemen daukazue gure oparia erantzunarekin: Bideo berria kaleratu dugu!!! LINKa: https://youtu.be/9trbMqXi56c
Zorioneko gaude! 2024an KORRONTZIk 20 urte beteko ditu, eta data esanguratsu hau ospatzeko, udazkenean aurkeztuko duen lan berriaren ekoizpen lanetan dabil taldea buru-belarri:
KORRONTZI “20 urte – 20 abesti – 20 kolaboratzaile”. Korrontziren 12. diskoa.Asmo handiko proiektu honen ekoizlea Luis Peixoto portugaldarra da.
Baina bitartean, eta uda alaitze aldera, diskoan joango den lehen kantua aurkezten dizuegu: “Oilarrak oiloari”.
Kantu berri honetan, gonbidatuak BIHOTX txalapartari bikote gaztea dira. Gozatu!
Korrontzik “Aita Mari” salbamendu-ontziaren alde sortutako proiektuaren harira, 6.262,15 euroko dohaintza bat egin diogu “SMH” gobernuz kanpoko elkarteari, hain zuzen ere erreskate ontzia kudeatzen duen erakundeari.
Hau guztia ez zen posible izango proiektu honetan lagundu duten jende askoren parte-hartzerik gabe. ESKERRIK ASKO dantzari, musikari, lagun eta bereziki publikoari! Guztion artean gure bultzada eman diogu “Aita Mari”ri…
Argazkian Agus Barandiaran (Korrontzi), Iñigo Mijangos (SMH Zuzendaria), Andres Camio “Jitu” (Elkar Diskoetxea).
Larunbatean Calaf-eko DESFOLCA’T jaialdian joko dugu, aurten 30. edizioa betetzen duen jaialdia, eta gainera LUAR NA LUBRE edo ORQUESTRINA TRAMA bezalako taldeekin batera joko dugu… Plazer bat! Gonbidatuta zaudete…
Korrontzi taldeak eta Xabier Amurizak 2020an argitaratutako ”Koplariak” izeneko lana, “World Music Charts Europe” nazioarte mailako 20 disko onenen zerrendan hautatua izan da!
Munduko musiken apirileko zerrendaren arabera, “Koplariak” lana 11. postuan sartu da kontinente guztietan kaleratutako diskoak kontutan hartuz.
Aurten ere sari hauetariko bat irabazteko hautagaien artean gaude AITA MARI proiektuarekin. Lagundu nahi badiguzu zure botoarekin, hemen dituzu instrukzioak:
Larunbat honetan, otsailak 5, GRANADAn egongo gara! Granadako Folk Musika Jaialdiaren programazioaren barruan. Gure musika ezagutu nahi duzue? Gonbidatuta zaudete. Dagoeneko sarrerak hemen dituzue salgai: https://labur.eus/f5i17