Albisteak

Korrontzi Xàbia Folk Jaialdian

26 martxoa, 2019

Eta hilabete bat barru berriz ere Alacanten egongo gera! Publiko egin da Xàbia Folk jaialdiaren kartela.

GURE KULTURA ERAKUSTEN

4 martxoa, 2019

Asteburu honetan Frantziatik etorri zaizkigun hainbat kultura promotorei solasaldi-kontzertu bat eskaini diegu, Bilboko Azkuna zentroan, gure kulturaren zatitxo bat erakusteko asmoz. Merci Beaucoup!

Asteburu honetan BASQUE SELFIE TOLOSAn

14 otsaila, 2019

Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizen astebete karteleran egon ondoren, gaur izango duzuze azken eguna hiriburu hauetan BASQUE SELFIE ikusteko… gainera asteburuan TOLOSAko LEIDORren ere egongo da ikusgai (https://goo.gl/yfpKdK), larunbateko pasean filmaren ekipoko partaide batzuk aurkezpen lanetan eta ondorengo solasaldian egongo direlarik… eskerrik asko egin diozuen harreragatik, BASQUE SELFIEren bidea aurrera darrai…

Korrontzi GLASGOWn (ESKOZIA)

28 urtarrila, 2019

Celtic Connections Jaialdia, Old Fruit Market Stage. Itzela izan da! Euskal tradizioa munduan!

KORRONTZI, TXOTX!

10 urtarrila, 2019

Korrontzi eta Ketama, nahasketa polita Andoni Egaña eta Inaxio Perurenarekin batera, SAIZAR sagardo berria dastatu eta denon artean gaur TXOTX egiteko, aupa!

“BASQUE SELFIE” salgai…

26 abendua, 2018

Gure azken lana, "Basque Selfie" CD & Liburua, Elkar dendetan aurkituko duzu, istorio xume bezain hunkigarria… Gabonetarako opari bikaina! Etxean jaso nahi baduzu, idatzi korrontzi@gmail.com helbidera eta egin zure eskaria!

Asteburu bikaina!

20 azaroa, 2018

Eskerrik asko Laudio! Eskerrik asko Basauri! Asteburu bikaina kontzertu biak ere jendez lepo zeudelarik… Hau ez da gelditzen! Ordu batzuk barru hegazkina Reunión Irlara. Aupa Rufino!

CABO VERDEko OROITZAPENAK (urria-azaroa 2018)

9 azaroa, 2018

Kontzertu bira honako tokietara eraman gaituena: São Filipe (isla do Fogo), Nova Sintra (isla da Brava), isla Maio, Ribeira Grande (isla de Santo Antão), Tarrafal (isla de Santiago) eta Santa Catarina (isla de Santiago).

Irla ederrak eta lagun onak! Muito obrigado por tudo!

KORRONTZI WOMEXen

27 urria, 2018

Beste urte batez gure musika erakusten Womex jaialdian, Gran Canarian… Aupa!

ASTEBURU ITZELA!

17 iraila, 2018

Asteburu intentsoa kontzertu handiak eskaintzen Getxo Folk, MMVV Vic eta Campos Antzokian, den denak jendez gainezka eta emozio askorekin! Datorren astea ere berezia izango da, gure luzemetraia "BASQUE SELFIE" estreinatuko dugu… Oraindik sarrera batzuk geratzen dira hemen: https://goo.gl/F8V9iw

“BASQUE SELFIE” DONOSTIAKO ZINEMALDIAN ETA GETXO FOLKEN

31 abuztua, 2018

Gaur, ostirala, abuztuak 31, Donostiako Zinemaldiaren Zinemira saila aurkeztu da, eta bertan azken hilabeteetan lanean aritu garen proiektuak parte hartzen du, "Basque Selfie" filmea; bete-betean parte hartu dugun tradiziozko istorio bat da, eta lehen aldiz irailaren 21ean proiektatuko dena jaialdi honen barnean.

Honen aurretik, irailaren 13an, eta Getxo Folk Nazioarteko Jaialdiaren barruan, proiektu honen inguruan kontzertu oso berezi bat eskainiko dugu, sarrerak salgai: https://goo.gl/R1Crjp

AZKEN KONTZERTUAK IRUDIETAN

14 abuztua, 2018

Loiu, Toledo, Espinosa de los Monteros, Tàrrega, Santurtzi, Warwick, Malmesbury, Alcázar de San Juan, Burela…

Ingalaterra:

31 uztaila, 2018

Sinestezina! Jaialdi ikaragarriak WOMAD eta WARWICKekoak, ikuslez lepo biak ere Korrontzi ikusteko. BUELTATUKO GARA!

Asteburu honetan Ingalaterra goaz:

25 uztaila, 2018

Larunbatean Warwick Folk Jaialdian egongo gera eta igandean Womad Jaialdian. Gainera, Warwicken, gure musika erabili dute jaialdi guztiaren video promozionalerako! Benetan ohore bat! Aupa Trikitixa! Link: https://goo.gl/uw9HXk

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!

18 uztaila, 2018

Kontzertu ahaztezina pasa den igandekoa Santurtziko jaietan, eskerrik asko denoi Santurtziko jai eremua betetzeagatik eta gure musikarekin gozatzeagatik. Zirraragarria!

Motorrak berotzen!

6 uztaila, 2018

Bihar larunbata, uztailak 7, KORRONTZI Toledoko Udaletxeko plazan, "Festival Músicas Del Mundo de Toledo" jaialdiaren programazioaren barruan. 22:00etan hasten gara doako sarrerarekin. Goazen!

KORRONTZIri ELKARRIZKETA:

1 uztaila, 2018

Taldearen azken berriak Ilaski Serranori aste honetan eskainitako elkarrizketan ikusgai. Aurtengo bira, hurrego diskoa, filme berria… hamaika kontu konpainia onean! Egin klik hemen: https://goo.gl/8vBNKd

2018 BIRA!

24 maiatza, 2018

2018 HONETAN MUNDU GUZTIAN BARNA ERAMANGO GAITUEN BIRA AURKEZTEN DUGU! 50 DATA TRADIZIO BATEN ERAKUSLEIHO IZATEKO. Informazio gehiago: https://goo.gl/L9JNcY

261 Entradas

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando consideramos que aceptas el uso de cookies.

ACEPTARSABER MÁS