Albisteak

Larunbatean KORRONTZIren kontzertua SARA-n!

5 apirila, 2018

Larunbat honetan KORRONTZIren kontzertua SARAn (Kiroldegia), 20:00etatik aurrera, Olhain Ikastolaren alde. Gure DANTZAN ikuskizuna eskainiko dugu "Zazpiak Bat" eta "Oinkari" dantza taldeekin batera. Gonbidatuta zaude!

Ikuskizun berria: “KORRONTZIren GALBAHEA”

12 martxoa, 2018

Eta grabazio egunen artean, gure proiektu berrietako batentzat data iragartzen dugu: "KORRONTZIren GALBAHEA". Datorren larunbatean, martxoak 17, Atarrabiako kultur etxeko antzokian, 20:00etan, kontzertu ikaragarria "Orquesta Ciudad de Pamplona" eta "Leinua Dantza Konpainia"rekin batera. Sarrerak azkar saltzen ari dira, lortu zurea hemen: https://goo.gl/TbJHTH

Animatu gurekin eszenatokira igotzen!

24 otsaila, 2018

Formato desberdinekin zuzeneko kontzertuak eskaintzen segitzen dugu: "Dantzan", "Band", "Symphonic",… Gure tradizioaren ikuspegi bereziarekin dantza talde, banda munizipal edo orkestra desberdinekin kolaboratzen dugu. Animatu gurekin eszenatokira igotzen! Kontaktua: korrontzi@gmail.com . Laster 2018 honetako egutegia kaleratuko dugu. Hemen bideo osoa ikus dezakezue: https://goo.gl/2jY95K

PROIEKTU BERRIAK…

23 urtarrila, 2018

Gaurko egunkariak bi orrialde eskaintzen dizkio gure proiektu berrietako bati, jakinaren gainean edukiko zaituztegu… Oso itxura ona dauka!

LUAR NA LUBRE & KORRONTZI…

19 abendua, 2017

Igandean LUAR NA LUBREk Donostian eskaini zuen kontzertuan kolaboratzeko plazera izan nuen. Ohore bat folk musikaren erreferente den talde honekin oholtzara igotzea. Sarrera guztiak saldu zituzten eta publikoa entregatua zegoen. Parabéns!

HITZALDIA: “TRIKITIXA ERROETATIK”

15 azaroa, 2017

Ikaragarria izan da gaur Bilboko Kafe Antzokian eduki dudan giro eta jendetza trikitiaren historiari buruzko hitzaldia entzuteko… Eskerrik asko denoi, plazer bat izan da!

AZAROAN:

3 azaroa, 2017

*2017/11/11 Vicálvaro, Madrid.
*2017/11/14 Barakaldo Antzokia, Barakaldo.
*2017/11/15 Kafe Antzokia, Bilbo.
*2017/11/17 Patronage, Ezpeleta.
*2017/11/24 Nestor Basterretxea Aretoa, Bermeo.

HITZALDIA: “TRIKITIXA ERROETATIK”.

19 urria, 2017

Eta eszenatokietara gure kontzertuekin itzultzeko egunak zenbatzen ditugun bitartean, ostiral honetan Gasteizen egongo gara trikitixaren mundua eta historiaren inguruko hitzaldi batekin. Gonbidatuta zaudete, sarrera doan.

AZKEN BERRIAK…

6 urria, 2017

Denboraldi batez deskonektaturik egon gara gure trikitilariak, Agusek, istripu bat izan duelako eta aste batzutan zehar trikitia jotzea eragotziko dio. Lasai, ez da larria, baina egun hauetan geneuzkan kontzertuak atzeratuak izan dira. Informaturik mantenduko zaituztegu. Animo handia Agusentzat, seguru energiaz beterik topera itzuliko dela!

Hurrengo kontzertuak Iraila – Urrirako:

9 iraila, 2017

-2017/09/12 – BILBO (Teatro Campos) Concierto privado.
-2017/09/14_17 – TOUR REPÚBLICA CHECA:

  •     09-14 Žebrák.
  •     09-15 Beroun.
  •     09-16 Praga.
  •     09-17 Mělník.

-2017/09/23 – ALEGRIA-DULANTZI (Plaza).
-2017/09/29 – BILBO (Palacio Euskalduna) Congreso.
-2017/10/07 – MADRID (Parque del Retiro).
-2017/10/14 – PLENTZIA (Frontón).
-2017/10/26 – BARCELONA (Sala CAT).
-2017/10_11/29_05 – TOUR CABO VERDE:

  •     10-30 Nova Sintra (Isla da Brava).
  •     10-31 São Filipe (Isla do Fogo).
  •     11-01 Tarrafal (Isla de Santiago).
  •     11-02 Cidade do Porto Inglês (Isla do Maio).
  •     11-04 Ribeira Grande (Isla de Santo Antão).

Munduan zehar bidaiatzeko maletak ixten!

10 abuztua, 2017

Datozen egunotan: Sherbrooke, Montreal, Toronto, Woodbridge… Bira intentsua daukagu zain Quebec, Kanada eta Ingalaterratik. Gora Infernuko Hauspoa!

Asteburu honetako kontzertuak:

2 abuztua, 2017

Larunbatean Don Quijote-ren lurretan egongo gera, QUINTANAR DE LA ORDEN-en, MANCHAFOLK jaialdiaren lehen edizioan! Igandean ere emanaldia daukagu, oraingo honetan Gipuzkoan, ITZIARreko jaien barnean. Gora hauspo hori!

KORRONTZI SUNFEST-en, ONTARIO (KANADA EKIALDEA)

11 uztaila, 2017

Hainbat kontzertu eskaini ondoren London-Ontarioko Sunfest Festibalean, eta Niagarako Ur-jauziak ikusteko turismo apur baten ostean, Kanadako mendebaldeko kostaldera abiatzen gara, Vancouverrera. ESKERRIK ASKO SUNFEST ETA HURRENGO ARTE!

KORRONTZI “GAZTEA BOX”en

19 maiatza, 2017

Atzoko argazkia GAZTEA BOX irrati saioan, gure 2017ko kontzertu BIRA promozionatzen. Ez ahaztu! Gaur bertan LAZKAO! KORRONTZI DANTZAN Areria Aretoan, bi emanaldi 19etan eta 22etan.

KORRONTZI MADRILen

15 martxoa, 2017

KORRONTZIren 2017 bidaiari honen data batzuk argitaratzen hasten gara; MADRIL, ekainak 14, Galileo Galilei aretoa, 20:30etan.

Gora hauspo hori!

Sarrerak salgai hemen: https://goo.gl/NPGTqO

2017 BIDAIARIA KORRONTZIRENTZAT

2 martxoa, 2017

Aurtengo urtea ere bidaiez lepo dator! Korrontziren hurrengo kontzertuak: Lazkao, Burgos, Txekiar Errepublika, Madril, Kanada, Ingalaterra, Bermeo, Bilbo, Bartzelona, Tafalla, Ponferrada, Kabo Berde, Argentina, Salamanca, Zumaia… eta gehiago! Laster bira guztiaren informazioa webgune honetan. Aupa Rufino!

KORRONTZI BENEFIC MIN Sarietarako nominatua! EMAIGUZU ZURE BOTOA!

23 otsaila, 2017

KORRONTZI eta gure azken proiektua "BENEFIC", UFIren MIN sarietara nominatua!!!

Sartu hemen https://goo.gl/DfyHnd eta emaiguzu zure botoa hurrengo ataletan:

-Artista Hoberena

-Urteko Kantua

-Musika Produktore Hoberena

-Bideoklip Hoberena

-Diseinu Grafiko Hoberena

-Promozio Argazki Hoberena

-Zuzeneko Hoberena

Azkar ibili, epea otsailaren 28an amaitzen da!

Eskerrik asko laguntzeagatik!

Gure folklorea munduan!

17 urtarrila, 2017

Gaur ACCORDEON & ACCORDEONISTES aldizkariaren artikulua iristen zaigu Frantziatik, KORRONTZIren trikitixari eskainita. Gure folklorea munduan!

262 Entradas

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando consideramos que aceptas el uso de cookies.

ACEPTARSABER MÁS