Albisteak

KORRONTZI & AITA MARI

1 abendua, 2021

Egin klik irudian…

Korrontzi “Aita Mari”n ontziratu da Mediterraneora bidean. Bidai musikala abiarazten dute urrutiko uretara, ontzigainean beraien trikitixa tonuan jarriz. Portu bakoitzean istorioak eta doinuak biltzen dituzte, baita tradizioak eta kulturak ere, eta itxaropenez beteta dauden itsasontziaren sokak luzatzen dizkiete bizitza berri baten bila dihoazenei.
“Aita Mari” erreskate-ontziari laguntzeko ongintzazko lana.

  • Musika: Korrontzi (EH) & Luar Na Lubre (Galiza) & Luís Peixoto (Portugal) & Stefano Saletti (Italia) & Mikel Urdangarin (EH) & Aziza Brahim (Sahara)…
  • Testua: Aritza Bergara (EH).
  • Argazkiak: Alfonso Novo (Galiza).

DURANGOKO AZOKAN SALGAI edo ESKATU ALDEZ AURRETIK GURE EMAILEAN: korrontzi@gmail.com

BIRA TERUELEN!

18 abuztua, 2021

4 kontzertuko bira jaialdi zoragarri batean: FESTIFALK. Eskerrik asko denagatik! Albarracín, Alcalá de la Selva, Monreal del Campo eta Santa Eulalia. Aupa Rufino!

“Sanfilippo VASS” GKE

11 abuztua, 2021

Eta asteburuan berri triste bat heldu zitzaigun, Araitzek utzi gaitu… 2017an gure proiektu benefikoa eskaini genion umeetariko bat zen, bi emanaldi egin genituen Zumaian eta Bilbon “Sanfilippo VASS” GKE laguntzeko. Gure babes guztia familiarentzat. Muxu bat, Araitz.

KORRONTZIren DONAZIO EKONOMIKO GARRANTZITSUA “AEFAT” GKEri

29 uztaila, 2021

AITZINA FOLK JAIALDIAREN eta AEFAT Elkartearen komunikatua

KORRONTZI, TALDE SOLIDARIOA:

Gure Aitzina Folk Jaialdiaren azken edizioan, pandemiaren hasieratik zailena izan dena, Korrontziren babesa erabakigarria izan da. Taldeak jaialdiaren helburu solidarioan laguntzea erabaki zuen, ataxia telangiektasiaren ikerketan, alegia, horrela Bilbon eta Gasteizen emandako bi kontzerturen leihatiletan lortutako onura guztiak emanez. Guztira, 5.000 euro izan dira. Agus Barandiaran buru duen talde honen balioei buruz asko esaten duen keinua da; izan ere, 2016an jadanik, Aitzina Folkekin elkarlanean aritu zen “KORRONTZI BENEFIC” proiektuarekin. Are gehiago estimatzen dugu, koronabirusaren krisiarekin, guztiok kultura-jarduera berreskuratzeko borrokan ari garen une honetan.

Informazio gehiago: https://labur.eus/cRhtn

Asteburu lanpetua TENERIFEn…

28 ekaina, 2021

Dagoeneko itzuli gara, TENERIFEn asteburu potentea igaro ondoren… Bertan ezin hobeto jaso gaituzte, musika tradizionalaz gozatzeko topatu ditugun ikusleak. ESKERRIK ASKO! Bertan dituzue argazki batzuk…

KORRONTZI: Musika ibilbideari Etxepare saria!

20 maiatza, 2021

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) antolatutako MUSIKA BULEGOA SARIEN V. edizioan, KORRONTZIk “Ibilbide Musikalaren Saria” jaso du, Eusko Jaurlaritzaren Etxepare Institutuak emandako saria, alegia.

KORRONTZIri eman zaion sariak taldeak bere 17 urteko ibilbidean egindako lan guztia aitortzen du. Aldi honetan, KORRONTZIk 10 lan diskografiko argitaratu ditu; mundu mailako hainbat sari jaso ditu, hala nola, 2008an Europako bandarik Onena bezala jasotakoa; “munduko musiken” nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan emanaldiak eskaini ditu; horrela, Brasil, Malaysia, Kanada, Reunion uhartea, Eslovenia, Maroko, Grezia, Txekiar Errepublika eta beste hainbat herrialdetara bidaiatu da, non Euskal Herriko erakusleiho izan den, bere kultura, musika eta dantza erakutsiz.
Urte biziak izan dira, eta ez da zailtasunik eta poztasunik falta izan. Horregatik, KORRONTZIk eskerrak eman nahi dizkie urte hauetan guztietan taldearekin lan egin dutenei: sustatzaileak, managerrak, antolatzaileak, kolaboratzaileak, babesleak, diskoetxeak, teknikariak, musikariak… Eta bereziki Etxepare Institutuari, bandari emandako babesagatik, kulturaren alde lan egiten jarraitzeko pizgarria baita saria.

ESKERRIK ASKO!

Korrontzi «Premios MIN de la Música Independiente» sarietan izendatua

30 apirila, 2021

“Premios MIN de la Música Independiente” delako sarietan, izendatuen artean gaude hainbat atal desberdinetan… Lagundu zure bozkarekin hurrengo fasean egon ahal izateko…

Kategoria hauetan gaude izendatuak:

-Artistarik onena.

-Urteko kantu onena.

-Diskorik onena.

-Musika tradizional diskorik onena.

-Euskarazko diskorik onena.

-Musika produkzio onena.

-Bideoklipik onena.

www.premiosmin.com

Grabaketa egunak:

25 martxoa, 2021

Huesca-tik bueltan, eta Bartzelonako hurrengo kontzertua heldu bitartean, gauzatxo berriak grabatzeko erabiltzen ari gara egun hauek…

“Koplariak” bosgarren diskorik onena 2020ko Top 10ean

29 abendua, 2020

"Koplariak" bosgarren diskorik onena "Mondo Sonoro" aldizkariaren 2020ko Top 10ean, "musika errotuen" sailean. Ohore bat zerrenda honetan egotea miresten ditugun artisten artean: Eliseo Parra, Xabier Díaz, Enrike Solinís…

 

“KOPLARIAK” Liburu+CD berria dagoeneko fabrikan dago!

29 urria, 2020

"KOPLARIAK" Liburu+CD berria dagoeneko fabrikan dago, azaroaren 20an aurkezpen prentsaurrekoa. Bitartean aurre salmenta aktibatu dugu, zure etxean sinatuta jaso nahi baduzu eskatu email bidez: korrontzi@gmail.com

Xabier Amurizak eta Korrontzik gustura eskainiko dizugu! Eskerrik asko laguntzagatik.

Gure hamargarren lana laster argitaratuko da

29 iraila, 2020

Dagoeneko hemen da gure diska berriaren azala! 10 kantu berri Xabier Amuriza handiaren hitzekin. Laster izango da kalean gure hamargarren lana izango dena. Berri gehiago datozen asteotan…

Gure hamargarren diskoa bidean da!

5 iraila, 2020

Diska berriaren grabaketekin aurrera segitzen dugu Donostiako Elkar estudioetan… "Koplariak" izenburupean kaleratuko da eta Xabier Amuriza handiaren letrak izango ditu… A ze gogoa daukadan emaitza lehenbailehen zuok entzuteko!


 

ZUZENEKO EMANALDIAK (Covid-ak uzten badigu…)

21 uztaila, 2020

Urtea mundu osoan barna eskaini behar genituen 50 bat kontzerturekin hasi genuen. Pandemia etorri eta ia dena bertan behera geratu zen… Orain, eta COVIDak uzten badigu, zuekin berriz egoteko ilusio handiz gaude:

Reprogramazio musikalaren hasiera:

30 ekaina, 2020

Gaur argitaratutako elkarrizketa… Poz handia da guretzat garai arraro hauetan musika bultzatzeko apustua egiten duten programatzaileak egotea… Aste honetan Valentzian ikusiko dugu elkar, zoriontsu…

Garai zailak dira jende askorentzat, tartean musikariak…

27 apirila, 2020

Pasadan ostiralean Lekeition jo behar genuen, larunbatean Zallan, atzo igandea Torderan (Catalunya) egotekoak ginen eta gaur astelehena Gasteizko Erretretan… Kontzertu asko bertan behera eta ez dakigu taula gainean berriz noiz ikusiko dugun elkar… Hemendik animoak gurekin lan egiten duten musikari, dantzari, tekniko, manager, diskoetxe eta promotoreentzat. Gora trikitixa eta aupa Rufino!

#EtxeanGeratu #COVID2019

6 apirila, 2020

Une latz hauetan, konfinamendua jasaten ari garen guztiontzat eskainita, eta baita gure osasun zerbitzuko langileei ere. Honetatik irtengo gara!

Prestratu dugun bideoa zuen gustukoa izatea espero dut. Linka: https://youtu.be/IxRYOV-CAV0

#EtxeanGeratu #COVID2019

Euskal Herrian barna bidaiatzen…

11 martxoa, 2020

Korrontziren "Sardos-K" abestian gure trikitiarekin batera Susana Seivane-ren galiziar gaita entzun dezakezue. Biok batera, BIORACERreko lagunekin bidaiatzen gara gure musika jartzeko ohorea izan genuen proiektu batean… jende bikaina, giro ezin hobea eta paseo ikaragarriak bizikletan euskal geografian barna. Aupa Marino! LINKA: https://labur.eus/WgFJW

261 Entradas

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando consideramos que aceptas el uso de cookies.

ACEPTARSABER MÁS