Gure berriak jaso nahi dituzu?
Utzi ezazu zure emaila.
"Koplariak" bosgarren diskorik onena "Mondo Sonoro" aldizkariaren 2020ko Top 10ean, "musika errotuen" sailean. Ohore bat zerrenda honetan egotea miresten ditugun artisten artean: Eliseo Parra, Xabier Díaz, Enrike Solinís…
Eskuratu zureak hemen: https://labur.eus/IVqrf
Dagoeneko hemen dago gure hamargarren lana, "Koplariak"! Prentsaurrekoa: -Eguna: Azaroak 20, ostirala -Ordua: 11:00etan -Tokia: Elkar denda Poza Lizentziatuaren Kalea, 14 (BILBO) -Parte-hartzaileak: Agur Barandiaran (Korrontzi) Xabier Amuriza Andres Camio (Elkar musika) -Aurrerapen kantu berria: https://labur.eus/tb6yD
Lan berriak azaroaren 20an ikusiko du argia. Gustukoa izatea espero dut! Aupa Koplariak! Ikusteko eta entzuteko link-a: https://labur.eus/tb6yD
Ez dakit utziko diguten, baina badaezpada hemen jartzen dizuet #KulturaSeguruaDa
"KOPLARIAK" Liburu+CD berria dagoeneko fabrikan dago, azaroaren 20an aurkezpen prentsaurrekoa. Bitartean aurre salmenta aktibatu dugu, zure etxean sinatuta jaso nahi baduzu eskatu email bidez: korrontzi@gmail.com Xabier Amurizak eta Korrontzik gustura eskainiko dizugu! Eskerrik asko laguntzagatik.
Dagoeneko hemen da gure diska berriaren azala! 10 kantu berri Xabier Amuriza handiaren hitzekin. Laster izango da kalean gure hamargarren lana izango dena. Berri gehiago datozen asteotan…
Proiektu berri batean ere murgildu naiz egunotan, ETB1eko "BIBA ZUEK!" telebista programa berrian arituko naiz kolaboratzaile bezala astero. Eskerrik asko aukeragatik!
Diska berriaren grabaketekin aurrera segitzen dugu Donostiako Elkar estudioetan… "Koplariak" izenburupean kaleratuko da eta Xabier Amuriza handiaren letrak izango ditu… A ze gogoa daukadan emaitza lehenbailehen zuok entzuteko!
Urtea mundu osoan barna eskaini behar genituen 50 bat kontzerturekin hasi genuen. Pandemia etorri eta ia dena bertan behera geratu zen… Orain, eta COVIDak uzten badigu, zuekin berriz egoteko ilusio handiz gaude:
Gaur argitaratutako elkarrizketa… Poz handia da guretzat garai arraro hauetan musika bultzatzeko apustua egiten duten programatzaileak egotea… Aste honetan Valentzian ikusiko dugu elkar, zoriontsu…
Musikaren gaur egungo egoera musikari umil baten ikuspuntutik… #coronavirus #COVID19
Ba horrela da bai, gure hamargarren diskoaren grabaketa lanetan ari gera. Granadatik heldu zaigun berria, ESKERRIK ASKO! https://labur.eus/TbOgU
Pasadan ostiralean Lekeition jo behar genuen, larunbatean Zallan, atzo igandea Torderan (Catalunya) egotekoak ginen eta gaur astelehena Gasteizko Erretretan… Kontzertu asko bertan behera eta ez dakigu taula gainean berriz noiz ikusiko dugun elkar… Hemendik animoak gurekin lan egiten duten musikari, dantzari, tekniko, manager, diskoetxe eta promotoreentzat. Gora trikitixa eta aupa Rufino!
Gure azken lana nazioarte mailako 10 disko onenen zerrendan hautatua izan da "World Music Charts Europe" apirileko argitalpenaren arabera munduko musika diskoen artean, 10. postuan sartzen gara kontinente guztietan kaleratutako diskoak kontutan hartuz: https://www.wmce.de/
Une latz hauetan, konfinamendua jasaten ari garen guztiontzat eskainita, eta baita gure osasun zerbitzuko langileei ere. Honetatik irtengo gara! Prestratu dugun bideoa zuen gustukoa izatea espero dut. Linka: https://youtu.be/IxRYOV-CAV0 #EtxeanGeratu #COVID2019
Korrontziren "Sardos-K" abestian gure trikitiarekin batera Susana Seivane-ren galiziar gaita entzun dezakezue. Biok batera, BIORACERreko lagunekin bidaiatzen gara gure musika jartzeko ohorea izan genuen proiektu batean… jende bikaina, giro ezin hobea eta paseo ikaragarriak bizikletan euskal geografian barna. Aupa Marino! LINKA: https://labur.eus/WgFJW
"Koplariak Koplari". Xabier Amuriza bertsolariak eta Agus Barandiaran (Korrontzi) hitzaldi musikatua eskaintzen dute. Koplagintzaren estetika osatzen duten ezaugarri, osagarri eta gustagarriak azalduko dira sorten bidez. Ea zuen gustokoa den: labur.eus/B3zEN
Korrontziren "Diatonic Bilbon" abesti honetan Michael McGoldrick-en gaita eta flauta batu zaizkio trikitiari bide lagun bezala, entzumenaren bidez bidai zoragarri bat burutzen dugu Gorbeiako Parke Naturalean barna. Eskerrik asko Álvaro Vargas. Gozatu! LINKA: https://labur.eus/kxKr3
Berri onak! Gure azken lana "Topa-K", "Premios MIN de la Música Independiente" sarietan semifinalista da euskarazko diskorik onena bezala. Eskerrik asko!
premiosmin.com
Benetan be ilusio handia egiten digun ekitaldia, eskerrik asko! Badakizue, Usurbilgo URBIL merkataritza zentroan eguerdiko 12:00etan. TXOTX!!!
Elkarrizketa mamitsua egin zidaten Ttap Aldizkarikoek, nire ibilbide guztiari errepasoa egiten diogu bertan… Eskerrik asko Jon Gomez! Dagoeneko eskuragai duzue, bai ikusi, entzun, zein irakurtzeko… Zuk ere egin Ttap! https://ttap.eus
Denon artean MIKELE lagundu behar dugu! Egin zure ekarpena… Azken sarrerak salgai: https://labur.eus/LjYRM
Asteburu potentea igaro duguna eta benetan be pozik gerturatu zareten publiko guztiagatik, bai osteguneko hitzaldira Donostian zein ostiraleko eta larunbateko kontzertuetara Donostiako Lugaritzen eta Igorreko Antzokian, “Sarrerak agortuta” kartela ere eskegi genuen… Pasada bat! Eskerrik asko denoi! Hemen laburpen txiki bat argazkietan…
Diska berria: "XXI. mendeko jantziekin". DURANGOKO AZOKAN aurkituko duzu, Korrontzi Stand-ean (Goienkale 63).
TOPA-K (DJ Makala & Korrontzi) *Eguna / Día: azaroak 29, Ostirala / 29 de noviembre, viernes. *Ordua / Hora: 11:00etan / 11:00h. *Lekua / Lugar: Elkar Aretoa, Licenciado Poza, 14, (Bilbo-Bilbao). *Parte hartzaileak / Ponentes: Agus Barandiaran (Korrontzi). Mikel Unzurrunzaga (DJ Makala). Andres Camio (Elkar musika).
Antzokia beteta, sarrerak agortuta eta giro bikaina. Euskal Kultura munduaren bestaldean erakusten… Bueltatuko gara!
PLAZERA EUSKARAREN ALDEKO KANPAINA HONETAN PARTE HARTU IZANA, GAINERA GAIZKA GARITANO ETA REYES PRADOS BEZALAKO BI KRAK HANDIEKIN: https://youtu.be/ye8yVVVcwiM
Korrontzi + DJ Makala = TOPA-K!
Argazkiek dena esaten dute… Eskerrik asko antzokira hurbildu zineten guztioi, eta nola ez, kontzertu hau posible egin duen jende guztiari. Aupa Rufino!
Gure Trikitixa doinuak bertako TUBA bandarekin lagunduta entzun ahalko dituzu… kontzertu ikaragarria eskaini behar dugu gonbidatu mordoarekin SOREASU ANTZOKIAN… Zatoz! Sarrerak salgai: https://labur.eus/ClKqJ
Eta larunbat honetan emanaldi oso berezi bat eskainiko dugu Zugarramurdiko kobazuloen barnean, gonbidatu mordoarekin batera arituko garen toki paregabea… Plazer bat izango da leize magiko hauetan jo ahal izatea… Sarrerak salgai: https://labur.eus/2syWD
KORRONTZI DANTZAN telebista saioaren lehen hiru programetakoren bat galdu bazenuen, hemen dituzu hirurak ikusgai internet bidez! * SOPELA: https://labur.eus/Q4x4j * ZARAUTZ: https://labur.eus/qZHAz * BERMEO: https://labur.eus/0BSjs
Atzoko argazkiak Arteako plazan, giro bikaina sortu genuen denon artean plaza lepo-arte betez.
Plazer bat izan zen atzo Maruri-Jatabeko XXI. Dantza Suelto Txapelketa antolatzea Udalarekin batera, ZORIONAK bikote guztiei! 20 urteren ondoren ohitura zahar bat berreskuratu dugu herriko plaza dantza zalekin betez, ESKERRIK ASKO!
HITZIK GABE BERMIO! ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ! ARGAZKIAK LABURPENIK ONENA. AUPA ALKARTASUNA DANTZA TALDEA!!!
22:00etan, ez galdu "Korrontzi Dantzan"! Aste honetan Sopelan… ilusio eta umiltasun guztiarekin zuontzako prestatu dugun programa berria… Aupa Rufino! PROGRAMAREN WEB GUNEA: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/korrontzi-dantzan/
Proiektu berri batekin hastera goaz, datorren astetik aurrera etb1-ean… Zuon gustukoa izatea espero dugu: https://youtu.be/O3drCnye35o
Nire lagun Jotak esaten zuen bezala: "triki not dead!"
KONTZERTU IKARAGARRIAK SOPELAn, LOON PLAGEn ETA ZARAUTZen, ESKERRIK ASKO!
EMANALDI ITZELA RODA DE TERreko ANTZOKIAN! BUELTATUKO GARA!
LARUNBATEAN BIZITAKOA EZ ZAIGU ARIN AHAZTUKO, GORA SAN PEDROAK!
Emanaldi ederra Andoainekoa. ESKERRIK ASKO plaza bete zenuten guztioi!
Kontzertu eta euskal dantza ikastaro itzelak ESKOZIAn. Eskerrik asko Knockengorroch!
Plazer bat izan zan atzo "Bakearen Doinuak" ikuskizunean parte hartu eta Gernikarren berotasuna sentitzea. Eskerrik asko benetan! Gernika 82 urte… musika bonben kontra!
Laster 2019 honetako kontzertu guztiak iragarriko ditugu, bitartean Bilboko emanaldiaren argazkitxo bat… Argazkia: Guille Urkijo
Eskerrik asko Bilbo, atzoko kontzertua IZUGARRIA izan zen, benetan hunkituta gaude, gora trikitixa eta gure kultura! Aurrera Basque Fest!
Eta hilabete bat barru berriz ere Alacanten egongo gera! Publiko egin da Xàbia Folk jaialdiaren kartela.
IGANDEA 19:30etan (Pelikulako partaideekin aurkezpen & solasaldia). /// ASTELEHENA 21:00etan (Ikuslearen eguna).
Eskerrik asko Rojales (Alacante) antzokia bete eta etxean bezala senti arazteagatik. Argazkiak: Goio Villanueva
#M8GrebaFeminista #8Marzo #EmakumeenNazioartekoEguna #korrontzi2019
Korrontzi Rojaleseko antzokian…
Asteburu honetan Frantziatik etorri zaizkigun hainbat kultura promotorei solasaldi-kontzertu bat eskaini diegu, Bilboko Azkuna zentroan, gure kulturaren zatitxo bat erakusteko asmoz. Merci Beaucoup!
ESKERRIK ASKO "ON" gehigarriari bere azalera eramateagatik asteburu honetan…
Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizen astebete karteleran egon ondoren, gaur izango duzuze azken eguna hiriburu hauetan BASQUE SELFIE ikusteko… gainera asteburuan TOLOSAko LEIDORren ere egongo da ikusgai (https://goo.gl/yfpKdK), larunbateko pasean filmaren ekipoko partaide batzuk aurkezpen lanetan eta ondorengo solasaldian egongo direlarik… eskerrik asko egin diozuen harreragatik, BASQUE SELFIEren bidea aurrera darrai…
Joaquín Calderonen zuzendaritzapean istorio pertsonal bat kontatzen duen filma. Donostia, Zinegin eta ostegun honetan Berlinale jaialdietatik igaro ondoren, pantaila handira heltzen da…
KORRONTZI eta gure azken lana BASQUE SELFIE (CD&Liburua) MIN Sarietarako hautatu dituzte, lagundu nahi bagaituzu eta sariren bat lortzeko bozkatu hau da linka: https://goo.gl/ERVAa6
Celtic Connections Jaialdia, Old Fruit Market Stage. Itzela izan da! Euskal tradizioa munduan!
A ze nolako plazera izan zan "Pirritx, Porrotx eta Marimotots"-en azken diskoan parte hartzea, Durangoko Azokarako argitaratu zuten beraien lana. Eskerrik asko gonbitagatik! Hemen entzun dezakezue: https://goo.gl/KELQnC
Korrontzi eta Ketama, nahasketa polita Andoni Egaña eta Inaxio Perurenarekin batera, SAIZAR sagardo berria dastatu eta denon artean gaur TXOTX egiteko, aupa!
Donostiako hiria bisitatzen duten turistei gure hizkuntzaren berri emateko ekimen polita jarri dute martxan. Eskerrik asko Korrontziren musika hautatzearren. Hemen duzue bideoa: https://goo.gl/D8N1eN
Gure azken lana, "Basque Selfie" CD & Liburua, Elkar dendetan aurkituko duzu, istorio xume bezain hunkigarria… Gabonetarako opari bikaina! Etxean jaso nahi baduzu, idatzi korrontzi@gmail.com helbidera eta egin zure eskaria!
Eskerrik asko Laudio! Eskerrik asko Basauri! Asteburu bikaina kontzertu biak ere jendez lepo zeudelarik… Hau ez da gelditzen! Ordu batzuk barru hegazkina Reunión Irlara. Aupa Rufino!
Kontzertu bira honako tokietara eraman gaituena: São Filipe (isla do Fogo), Nova Sintra (isla da Brava), isla Maio, Ribeira Grande (isla de Santo Antão), Tarrafal (isla de Santiago) eta Santa Catarina (isla de Santiago). Irla ederrak eta lagun onak! Muito obrigado por tudo!
Beste urte batez gure musika erakusten Womex jaialdian, Gran Canarian… Aupa!
Donostiako Nazioarteko Zinemaldia bukatu da eta oso pozik gaude gure BASQUE SELFIE filmari egin diozuen harrerarekin. Eskerrik asko! Laster berri gehiago… Jaialdia irudietan… Hemen duzue filmaren trailerra: https://goo.gl/fW4JLB
Asteburu intentsoa kontzertu handiak eskaintzen Getxo Folk, MMVV Vic eta Campos Antzokian, den denak jendez gainezka eta emozio askorekin! Datorren astea ere berezia izango da, gure luzemetraia "BASQUE SELFIE" estreinatuko dugu… Oraindik sarrera batzuk geratzen dira hemen: https://goo.gl/F8V9iw
Gaur, ostirala, abuztuak 31, Donostiako Zinemaldiaren Zinemira saila aurkeztu da, eta bertan azken hilabeteetan lanean aritu garen proiektuak parte hartzen du, "Basque Selfie" filmea; bete-betean parte hartu dugun tradiziozko istorio bat da, eta lehen aldiz irailaren 21ean proiektatuko dena jaialdi honen barnean. Honen aurretik, irailaren 13an, eta Getxo Folk Nazioarteko Jaialdiaren barruan, proiektu honen inguruan […]
Loiu, Toledo, Espinosa de los Monteros, Tàrrega, Santurtzi, Warwick, Malmesbury, Alcázar de San Juan, Burela…
Sinestezina! Jaialdi ikaragarriak WOMAD eta WARWICKekoak, ikuslez lepo biak ere Korrontzi ikusteko. BUELTATUKO GARA!
Larunbatean Warwick Folk Jaialdian egongo gera eta igandean Womad Jaialdian. Gainera, Warwicken, gure musika erabili dute jaialdi guztiaren video promozionalerako! Benetan ohore bat! Aupa Trikitixa! Link: https://goo.gl/uw9HXk
Kontzertu ahaztezina pasa den igandekoa Santurtziko jaietan, eskerrik asko denoi Santurtziko jai eremua betetzeagatik eta gure musikarekin gozatzeagatik. Zirraragarria!
Bihar larunbata, uztailak 7, KORRONTZI Toledoko Udaletxeko plazan, "Festival Músicas Del Mundo de Toledo" jaialdiaren programazioaren barruan. 22:00etan hasten gara doako sarrerarekin. Goazen!
Taldearen azken berriak Ilaski Serranori aste honetan eskainitako elkarrizketan ikusgai. Aurtengo bira, hurrego diskoa, filme berria… hamaika kontu konpainia onean! Egin klik hemen: https://goo.gl/8vBNKd
Txekiar Errepublikako kontzertuak prestatzen ditugun bitartean, birako kartel batzuk heltzen zaizkigu… Aupa Rufino! #korrontzi2018
2018 HONETAN MUNDU GUZTIAN BARNA ERAMANGO GAITUEN BIRA AURKEZTEN DUGU! 50 DATA TRADIZIO BATEN ERAKUSLEIHO IZATEKO. Informazio gehiago: https://goo.gl/L9JNcY
Ostiral honetan KORRONTZI ere errugbiko Challengue eta Champions Cup 2018 finaletan! 19:00etan Bilboko Arenaleko Fan Zonean. Zatoz!