Gure berriak jaso nahi dituzu?
Utzi ezazu zure emaila.
Azken bi asteak grabaketa estudioan egin ondoren, gure hurrengo diska izango dena prestatzen, hemen dituzue iraileko emanaldiak, gonbidatuta zaudete!
Azkenengo asteotan mezu mordoa jaso ditugu gure azken kantuaren koreografia dela eta. Dantza berria bere osotasunean non ikusi ahal den galdetu diguzue… Ba hemen daukazue gure oparia erantzunarekin: Bideo berria kaleratu dugu!!! LINKa: https://youtu.be/9trbMqXi56c
Zorioneko gaude! 2024an KORRONTZIk 20 urte beteko ditu, eta data esanguratsu hau ospatzeko, udazkenean aurkeztuko duen lan berriaren ekoizpen lanetan dabil taldea buru-belarri: KORRONTZI “20 urte – 20 abesti – 20 kolaboratzaile”. Korrontziren 12. diskoa.Asmo handiko proiektu honen ekoizlea Luis Peixoto portugaldarra da. Baina bitartean, eta uda alaitze aldera, diskoan joango den lehen kantua aurkezten […]
Laster kalean izango duzue! Korrontziren 20 urteak ospatzen joateko aurrerapena…
-Maiatzak 26, ostirala. -Las Carreras, Abanto-Zierbena (Bizkaia). -Haritzalde Plazan. -20:00etan. -Parte hartzen dute: Korrontzi, Enarak Dantza Taldea, Oinkari Dantza Taldea… -Sarrera doan.
Estenoz-en egongo gara, eguerdian, doako sarrerarekin eta ardo dastaketa eta guzti!!! Zatoz gozatzera!!!
Hego Korea, Kroazia, Belgika edota Balentzia… Eskertuta munduan barna gure kultura erakusten jarraitzeagatik… Etorriko al zara?
#m8 #martxoak8 #emakumeennazioartekoeguna
Korrontzik “Aita Mari” salbamendu-ontziaren alde sortutako proiektuaren harira, 6.262,15 euroko dohaintza bat egin diogu “SMH” gobernuz kanpoko elkarteari, hain zuzen ere erreskate ontzia kudeatzen duen erakundeari. Hau guztia ez zen posible izango proiektu honetan lagundu duten jende askoren parte-hartzerik gabe. ESKERRIK ASKO dantzari, musikari, lagun eta bereziki publikoari! Guztion artean gure bultzada eman diogu “Aita […]
ABENDUAK 11, IGANDEA BILBO [ARRIAGA ANTZOKIA] 19:00etan SARRERAK: https://labur.eus/AIxJO
Larunbatean Calaf-eko DESFOLCA’T jaialdian joko dugu, aurten 30. edizioa betetzen duen jaialdia, eta gainera LUAR NA LUBRE edo ORQUESTRINA TRAMA bezalako taldeekin batera joko dugu… Plazer bat! Gonbidatuta zaudete…
Hitzordu mordoa datoz aste santuaren ondoren… adi egon…
Korrontzi taldeak eta Xabier Amurizak 2020an argitaratutako ”Koplariak” izeneko lana, “World Music Charts Europe” nazioarte mailako 20 disko onenen zerrendan hautatua izan da! Munduko musiken apirileko zerrendaren arabera, “Koplariak” lana 11. postuan sartu da kontinente guztietan kaleratutako diskoak kontutan hartuz. Aupa trikitixa!
Bideoklipak, Kontzertuak, Dantza Klaseak, Elkarrizketak… Eduki mordoa! Sartu, kuxkuxeatu eta harpidetu! Astero aktualizatzen joango gera… Klik hemen: https://www.youtube.com/korrontzi
#BARDINTASUNA #nazioartekoemakumeeneguna #M8
Aurten ere sari hauetariko bat irabazteko hautagaien artean gaude AITA MARI proiektuarekin. Lagundu nahi badiguzu zure botoarekin, hemen dituzu instrukzioak: -Sartu: www.premiosmin.com -Sakatu: “Vota ahora” -Bilatu: KORRONTZI (alfabetikoki ordenatuta dago). -Aukeratu eta sakatu: “vota ya” -Berretsi zure botoa behealdeko “votar” sakatuz -Errepikatu prozesua ondorengo aukeratan: “Artista” – “Canción del año” – “Letra original” – “Videoclip” […]
Larunbat honetan, otsailak 5, GRANADAn egongo gara! Granadako Folk Musika Jaialdiaren programazioaren barruan. Gure musika ezagutu nahi duzue? Gonbidatuta zaudete. Dagoeneko sarrerak hemen dituzue salgai: https://labur.eus/f5i17
2021. urtea zaila bezain ederra izan da, 55 emanaldi inguru eskaini ditugu, eta hor egon zareten entzule guztioi eskerrak eman beharrean gaude: ESKERRIK ASKO ETA URTE BERRI ON DENONTZAT!!! 2022ko lehen emanaldiak hemen dituzue…
Korrontzi “Aita Mari”n ontziratu da Mediterraneora bidean. Bidai musikala abiarazten dute urrutiko uretara, ontzigainean beraien trikitixa tonuan jarriz. Portu bakoitzean istorioak eta doinuak biltzen dituzte, baita tradizioak eta kulturak ere, eta itxaropenez beteta dauden itsasontziaren sokak luzatzen dizkiete bizitza berri baten bila dihoazenei.“Aita Mari” erreskate-ontziari laguntzeko ongintzazko lana. Musika: Korrontzi (EH) & Luar Na Lubre […]
Urtero bezala hunkigarria da beste batzuk ireki zuten bideari jarraipena eman eta tradizio hau bizirik mantentzea, ohore bat antolakuntza lanetan ibili izana, eskerrik asko udalari hau dena posible egitearren. Segi dezagula dantzan!
4 kontzertuko bira jaialdi zoragarri batean: FESTIFALK. Eskerrik asko denagatik! Albarracín, Alcalá de la Selva, Monreal del Campo eta Santa Eulalia. Aupa Rufino!
Eta asteburuan berri triste bat heldu zitzaigun, Araitzek utzi gaitu… 2017an gure proiektu benefikoa eskaini genion umeetariko bat zen, bi emanaldi egin genituen Zumaian eta Bilbon “Sanfilippo VASS” GKE laguntzeko. Gure babes guztia familiarentzat. Muxu bat, Araitz.
😅 Badaukagu nondik ibili! 😅
AITZINA FOLK JAIALDIAREN eta AEFAT Elkartearen komunikatua KORRONTZI, TALDE SOLIDARIOA: Gure Aitzina Folk Jaialdiaren azken edizioan, pandemiaren hasieratik zailena izan dena, Korrontziren babesa erabakigarria izan da. Taldeak jaialdiaren helburu solidarioan laguntzea erabaki zuen, ataxia telangiektasiaren ikerketan, alegia, horrela Bilbon eta Gasteizen emandako bi kontzerturen leihatiletan lortutako onura guztiak emanez. Guztira, 5.000 euro izan dira. Agus […]
BILBOKO KONTZERTUAREN SARRERAK DAGOENEKO SALGAI DAUDE, UZTAILAK 18, IGANDEA, EUSKALDUNAN!!! JAI ERRALDOIA IZANGO DA!!! SARRERAK SALGAI: https://labur.eus/Bdfe4
Dagoeneko itzuli gara, TENERIFEn asteburu potentea igaro ondoren… Bertan ezin hobeto jaso gaituzte, musika tradizionalaz gozatzeko topatu ditugun ikusleak. ESKERRIK ASKO! Bertan dituzue argazki batzuk…
Entzun nahi baduzue hemen daukazue link-a: https://labur.eus/3RWF3
Sarrerak EUSKALDUNA webgunean: www.euskalduna.eus Uztailak 18, igandea. Bilbo (Bizkaia). EUSKALDUNA Jauregia. 20:00h. Ikuskizuna: “Koplariak” Parte hartzen dute: Korrontzi, Xabier Amuriza, Oinkari Dantza Taldea (Villabona), Amilotx Dantza Taldea (Mungia), Itxarkundia Dantza Taldea (Laudio), Otsoak Dantza Taldea (Ataun), Leturia…
"Koplariak" bosgarren diskorik onena "Mondo Sonoro" aldizkariaren 2020ko Top 10ean, "musika errotuen" sailean. Ohore bat zerrenda honetan egotea miresten ditugun artisten artean: Eliseo Parra, Xabier Díaz, Enrike Solinís…
Eskuratu zureak hemen: https://labur.eus/IVqrf
Dagoeneko hemen dago gure hamargarren lana, "Koplariak"! Prentsaurrekoa: -Eguna: Azaroak 20, ostirala -Ordua: 11:00etan -Tokia: Elkar denda Poza Lizentziatuaren Kalea, 14 (BILBO) -Parte-hartzaileak: Agur Barandiaran (Korrontzi) Xabier Amuriza Andres Camio (Elkar musika) -Aurrerapen kantu berria: https://labur.eus/tb6yD
Lan berriak azaroaren 20an ikusiko du argia. Gustukoa izatea espero dut! Aupa Koplariak! Ikusteko eta entzuteko link-a: https://labur.eus/tb6yD
Ez dakit utziko diguten, baina badaezpada hemen jartzen dizuet #KulturaSeguruaDa
"KOPLARIAK" Liburu+CD berria dagoeneko fabrikan dago, azaroaren 20an aurkezpen prentsaurrekoa. Bitartean aurre salmenta aktibatu dugu, zure etxean sinatuta jaso nahi baduzu eskatu email bidez: korrontzi@gmail.com Xabier Amurizak eta Korrontzik gustura eskainiko dizugu! Eskerrik asko laguntzagatik.
Dagoeneko hemen da gure diska berriaren azala! 10 kantu berri Xabier Amuriza handiaren hitzekin. Laster izango da kalean gure hamargarren lana izango dena. Berri gehiago datozen asteotan…
Proiektu berri batean ere murgildu naiz egunotan, ETB1eko "BIBA ZUEK!" telebista programa berrian arituko naiz kolaboratzaile bezala astero. Eskerrik asko aukeragatik!
Diska berriaren grabaketekin aurrera segitzen dugu Donostiako Elkar estudioetan… "Koplariak" izenburupean kaleratuko da eta Xabier Amuriza handiaren letrak izango ditu… A ze gogoa daukadan emaitza lehenbailehen zuok entzuteko!
Urtea mundu osoan barna eskaini behar genituen 50 bat kontzerturekin hasi genuen. Pandemia etorri eta ia dena bertan behera geratu zen… Orain, eta COVIDak uzten badigu, zuekin berriz egoteko ilusio handiz gaude:
Gaur argitaratutako elkarrizketa… Poz handia da guretzat garai arraro hauetan musika bultzatzeko apustua egiten duten programatzaileak egotea… Aste honetan Valentzian ikusiko dugu elkar, zoriontsu…
Musikaren gaur egungo egoera musikari umil baten ikuspuntutik… #coronavirus #COVID19
Ba horrela da bai, gure hamargarren diskoaren grabaketa lanetan ari gera. Granadatik heldu zaigun berria, ESKERRIK ASKO! https://labur.eus/TbOgU
Pasadan ostiralean Lekeition jo behar genuen, larunbatean Zallan, atzo igandea Torderan (Catalunya) egotekoak ginen eta gaur astelehena Gasteizko Erretretan… Kontzertu asko bertan behera eta ez dakigu taula gainean berriz noiz ikusiko dugun elkar… Hemendik animoak gurekin lan egiten duten musikari, dantzari, tekniko, manager, diskoetxe eta promotoreentzat. Gora trikitixa eta aupa Rufino!
Gure azken lana nazioarte mailako 10 disko onenen zerrendan hautatua izan da "World Music Charts Europe" apirileko argitalpenaren arabera munduko musika diskoen artean, 10. postuan sartzen gara kontinente guztietan kaleratutako diskoak kontutan hartuz: https://www.wmce.de/
Une latz hauetan, konfinamendua jasaten ari garen guztiontzat eskainita, eta baita gure osasun zerbitzuko langileei ere. Honetatik irtengo gara! Prestratu dugun bideoa zuen gustukoa izatea espero dut. Linka: https://youtu.be/IxRYOV-CAV0 #EtxeanGeratu #COVID2019
Korrontziren "Sardos-K" abestian gure trikitiarekin batera Susana Seivane-ren galiziar gaita entzun dezakezue. Biok batera, BIORACERreko lagunekin bidaiatzen gara gure musika jartzeko ohorea izan genuen proiektu batean… jende bikaina, giro ezin hobea eta paseo ikaragarriak bizikletan euskal geografian barna. Aupa Marino! LINKA: https://labur.eus/WgFJW
"Koplariak Koplari". Xabier Amuriza bertsolariak eta Agus Barandiaran (Korrontzi) hitzaldi musikatua eskaintzen dute. Koplagintzaren estetika osatzen duten ezaugarri, osagarri eta gustagarriak azalduko dira sorten bidez. Ea zuen gustokoa den: labur.eus/B3zEN
Korrontziren "Diatonic Bilbon" abesti honetan Michael McGoldrick-en gaita eta flauta batu zaizkio trikitiari bide lagun bezala, entzumenaren bidez bidai zoragarri bat burutzen dugu Gorbeiako Parke Naturalean barna. Eskerrik asko Álvaro Vargas. Gozatu! LINKA: https://labur.eus/kxKr3
Berri onak! Gure azken lana "Topa-K", "Premios MIN de la Música Independiente" sarietan semifinalista da euskarazko diskorik onena bezala. Eskerrik asko!
premiosmin.com
Benetan be ilusio handia egiten digun ekitaldia, eskerrik asko! Badakizue, Usurbilgo URBIL merkataritza zentroan eguerdiko 12:00etan. TXOTX!!!
Elkarrizketa mamitsua egin zidaten Ttap Aldizkarikoek, nire ibilbide guztiari errepasoa egiten diogu bertan… Eskerrik asko Jon Gomez! Dagoeneko eskuragai duzue, bai ikusi, entzun, zein irakurtzeko… Zuk ere egin Ttap! https://ttap.eus
Denon artean MIKELE lagundu behar dugu! Egin zure ekarpena… Azken sarrerak salgai: https://labur.eus/LjYRM
Asteburu potentea igaro duguna eta benetan be pozik gerturatu zareten publiko guztiagatik, bai osteguneko hitzaldira Donostian zein ostiraleko eta larunbateko kontzertuetara Donostiako Lugaritzen eta Igorreko Antzokian, “Sarrerak agortuta” kartela ere eskegi genuen… Pasada bat! Eskerrik asko denoi! Hemen laburpen txiki bat argazkietan…
Diska berria: "XXI. mendeko jantziekin". DURANGOKO AZOKAN aurkituko duzu, Korrontzi Stand-ean (Goienkale 63).
TOPA-K (DJ Makala & Korrontzi) *Eguna / Día: azaroak 29, Ostirala / 29 de noviembre, viernes. *Ordua / Hora: 11:00etan / 11:00h. *Lekua / Lugar: Elkar Aretoa, Licenciado Poza, 14, (Bilbo-Bilbao). *Parte hartzaileak / Ponentes: Agus Barandiaran (Korrontzi). Mikel Unzurrunzaga (DJ Makala). Andres Camio (Elkar musika).
Antzokia beteta, sarrerak agortuta eta giro bikaina. Euskal Kultura munduaren bestaldean erakusten… Bueltatuko gara!
PLAZERA EUSKARAREN ALDEKO KANPAINA HONETAN PARTE HARTU IZANA, GAINERA GAIZKA GARITANO ETA REYES PRADOS BEZALAKO BI KRAK HANDIEKIN: https://youtu.be/ye8yVVVcwiM
Korrontzi + DJ Makala = TOPA-K!
Argazkiek dena esaten dute… Eskerrik asko antzokira hurbildu zineten guztioi, eta nola ez, kontzertu hau posible egin duen jende guztiari. Aupa Rufino!
Gure Trikitixa doinuak bertako TUBA bandarekin lagunduta entzun ahalko dituzu… kontzertu ikaragarria eskaini behar dugu gonbidatu mordoarekin SOREASU ANTZOKIAN… Zatoz! Sarrerak salgai: https://labur.eus/ClKqJ
Eta larunbat honetan emanaldi oso berezi bat eskainiko dugu Zugarramurdiko kobazuloen barnean, gonbidatu mordoarekin batera arituko garen toki paregabea… Plazer bat izango da leize magiko hauetan jo ahal izatea… Sarrerak salgai: https://labur.eus/2syWD
KORRONTZI DANTZAN telebista saioaren lehen hiru programetakoren bat galdu bazenuen, hemen dituzu hirurak ikusgai internet bidez! * SOPELA: https://labur.eus/Q4x4j * ZARAUTZ: https://labur.eus/qZHAz * BERMEO: https://labur.eus/0BSjs
Atzoko argazkiak Arteako plazan, giro bikaina sortu genuen denon artean plaza lepo-arte betez.
Plazer bat izan zen atzo Maruri-Jatabeko XXI. Dantza Suelto Txapelketa antolatzea Udalarekin batera, ZORIONAK bikote guztiei! 20 urteren ondoren ohitura zahar bat berreskuratu dugu herriko plaza dantza zalekin betez, ESKERRIK ASKO!
HITZIK GABE BERMIO! ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ! ARGAZKIAK LABURPENIK ONENA. AUPA ALKARTASUNA DANTZA TALDEA!!!
22:00etan, ez galdu "Korrontzi Dantzan"! Aste honetan Sopelan… ilusio eta umiltasun guztiarekin zuontzako prestatu dugun programa berria… Aupa Rufino! PROGRAMAREN WEB GUNEA: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/korrontzi-dantzan/
Proiektu berri batekin hastera goaz, datorren astetik aurrera etb1-ean… Zuon gustukoa izatea espero dugu: https://youtu.be/O3drCnye35o
Nire lagun Jotak esaten zuen bezala: "triki not dead!"