Jarraitu
Kontaktatu

Gure berriak jaso nahi dituzu?
Utzi ezazu zure emaila.

Laguntzen du

Saizar

Korrontzi © 2021. Tel. (+34) 618 072 076

Albisteak

KORRONTZI & AITA MARI

01/12/2021

Egin klik irudian...

Korrontzi “Aita Mari”n ontziratu da Mediterraneora bidean. Bidai musikala abiarazten dute urrutiko uretara, ontzigainean beraien trikitixa tonuan jarriz. Portu bakoitzean istorioak eta doinuak biltzen dituzte, baita tradizioak eta kulturak ere, eta itxaropenez beteta dauden itsasontziaren sokak luzatzen dizkiete bizitza berri baten bila dihoazenei.
“Aita Mari” erreskate-ontziari laguntzeko ongintzazko lana.

  • Musika: Korrontzi (EH) & Luar Na Lubre (Galiza) & Luís Peixoto (Portugal) & Stefano Saletti (Italia) & Mikel Urdangarin (EH) & Aziza Brahim (Sahara)...
  • Testua: Aritza Bergara (EH).
  • Argazkiak: Alfonso Novo (Galiza).

DURANGOKO AZOKAN SALGAI edo ESKATU ALDEZ AURRETIK GURE EMAILEAN: korrontzi@gmail.com

UDAZKENEKO AGENDA:

30/09/2021

Atzo ospatu genuen Maruri-Jatabeko XXIII. Dantza Suelto Txapelketa!

13/09/2021

Urtero bezala hunkigarria da beste batzuk ireki zuten bideari jarraipena eman eta tradizio hau bizirik mantentzea, ohore bat antolakuntza lanetan ibili izana, eskerrik asko udalari hau dena posible egitearren. Segi dezagula dantzan!

BIRA TERUELEN!

18/08/2021

4 kontzertuko bira jaialdi zoragarri batean: FESTIFALK. Eskerrik asko denagatik! Albarracín, Alcalá de la Selva, Monreal del Campo eta Santa Eulalia. Aupa Rufino!

“Sanfilippo VASS” GKE

11/08/2021

Eta asteburuan berri triste bat heldu zitzaigun, Araitzek utzi gaitu... 2017an gure proiektu benefikoa eskaini genion umeetariko bat zen, bi emanaldi egin genituen Zumaian eta Bilbon "Sanfilippo VASS" GKE laguntzeko. Gure babes guztia familiarentzat. Muxu bat, Araitz.

➡️ ABUZTUKO KONTZERTUAK ⬅️

01/08/2021

😅 Badaukagu nondik ibili! 😅

KORRONTZIren DONAZIO EKONOMIKO GARRANTZITSUA “AEFAT” GKEri

29/07/2021

AITZINA FOLK JAIALDIAREN eta AEFAT Elkartearen komunikatua

KORRONTZI, TALDE SOLIDARIOA:

Gure Aitzina Folk Jaialdiaren azken edizioan, pandemiaren hasieratik zailena izan dena, Korrontziren babesa erabakigarria izan da. Taldeak jaialdiaren helburu solidarioan laguntzea erabaki zuen, ataxia telangiektasiaren ikerketan, alegia, horrela Bilbon eta Gasteizen emandako bi kontzerturen leihatiletan lortutako onura guztiak emanez. Guztira, 5.000 euro izan dira. Agus Barandiaran buru duen talde honen balioei buruz asko esaten duen keinua da; izan ere, 2016an jadanik, Aitzina Folkekin elkarlanean aritu zen "KORRONTZI BENEFIC" proiektuarekin. Are gehiago estimatzen dugu, koronabirusaren krisiarekin, guztiok kultura-jarduera berreskuratzeko borrokan ari garen une honetan.

Informazio gehiago: https://labur.eus/cRhtn

GOGORATU GURE BILBOKO KONTZERTUAREN SARRERAK SALGAI DAUDELA:

09/07/2021

BILBOKO KONTZERTUAREN SARRERAK DAGOENEKO SALGAI DAUDE, UZTAILAK 18, IGANDEA, EUSKALDUNAN!!! JAI ERRALDOIA IZANGO DA!!! SARRERAK SALGAI: https://labur.eus/Bdfe4

Asteburu lanpetua TENERIFEn…

28/06/2021

Dagoeneko itzuli gara, TENERIFEn asteburu potentea igaro ondoren... Bertan ezin hobeto jaso gaituzte, musika tradizionalaz gozatzeko topatu ditugun ikusleak. ESKERRIK ASKO! Bertan dituzue argazki batzuk...

BILBOko KONTZERTUAREN SARRERAK DAGOENEKO SALGAI DAUDE EUSKALDUNA WEBGUNEAN!

03/06/2021

Sarrerak EUSKALDUNA webgunean: www.euskalduna.eus

Uztailak 18, igandea. Bilbo (Bizkaia). EUSKALDUNA Jauregia. 20:00h.

Ikuskizuna: "Koplariak"

Parte hartzen dute: Korrontzi, Xabier Amuriza, Oinkari Dantza Taldea (Villabona), Amilotx Dantza Taldea (Mungia), Itxarkundia Dantza Taldea (Laudio), Otsoak Dantza Taldea (Ataun), Leturia...

KORRONTZI: Musika ibilbideari Etxepare saria!

20/05/2021

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) antolatutako MUSIKA BULEGOA SARIEN V. edizioan, KORRONTZIk "Ibilbide Musikalaren Saria" jaso du, Eusko Jaurlaritzaren Etxepare Institutuak emandako saria, alegia.

KORRONTZIri eman zaion sariak taldeak bere 17 urteko ibilbidean egindako lan guztia aitortzen du. Aldi honetan, KORRONTZIk 10 lan diskografiko argitaratu ditu; mundu mailako hainbat sari jaso ditu, hala nola, 2008an Europako bandarik Onena bezala jasotakoa; "munduko musiken" nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan emanaldiak eskaini ditu; horrela, Brasil, Malaysia, Kanada, Reunion uhartea, Eslovenia, Maroko, Grezia, Txekiar Errepublika eta beste hainbat herrialdetara bidaiatu da, non Euskal Herriko erakusleiho izan den, bere kultura, musika eta dantza erakutsiz.
Urte biziak izan dira, eta ez da zailtasunik eta poztasunik falta izan. Horregatik, KORRONTZIk eskerrak eman nahi dizkie urte hauetan guztietan taldearekin lan egin dutenei: sustatzaileak, managerrak, antolatzaileak, kolaboratzaileak, babesleak, diskoetxeak, teknikariak, musikariak... Eta bereziki Etxepare Institutuari, bandari emandako babesagatik, kulturaren alde lan egiten jarraitzeko pizgarria baita saria.

ESKERRIK ASKO!

Korrontzi «Premios MIN de la Música Independiente» sarietan izendatua

30/04/2021

"Premios MIN de la Música Independiente" delako sarietan, izendatuen artean gaude hainbat atal desberdinetan... Lagundu zure bozkarekin hurrengo fasean egon ahal izateko...

Kategoria hauetan gaude izendatuak:

-Artistarik onena.

-Urteko kantu onena.

-Diskorik onena.

-Musika tradizional diskorik onena.

-Euskarazko diskorik onena.

-Musika produkzio onena.

-Bideoklipik onena.

www.premiosmin.com

Grabaketa egunak:

25/03/2021

Huesca-tik bueltan, eta Bartzelonako hurrengo kontzertua heldu bitartean, gauzatxo berriak grabatzeko erabiltzen ari gara egun hauek...

Abesti eta bideoklip berria: “MARURI-JATABE”

01/03/2021

Maruri-Jatabe (Bizkaia) herriak abesti eta bideoklip berria estreinatu du. Agus Barandiaranek (Korrontzi) musika jarri dio eta Xabier Amurizak hitza.

https://www.youtube.com/watch?v=8GOtNW4bDiE

“Koplariak” bosgarren diskorik onena 2020ko Top 10ean

29/12/2020

"Koplariak" bosgarren diskorik onena "Mondo Sonoro" aldizkariaren 2020ko Top 10ean, "musika errotuen" sailean. Ohore bat zerrenda honetan egotea miresten ditugun artisten artean: Eliseo Parra, Xabier Díaz, Enrike Solinís...

 

245 resultados

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando consideramos que aceptas el uso de cookies.

ACEPTAR Y CERRAR SABER MÁS