Jarraitu
Kontaktatu

Gure berriak jaso nahi dituzu?
Utzi ezazu zure emaila.

Laguntzen du

Saizar

Korrontzi © 2021. Tel. (+34) 618 072 076

Albisteak

BIHAR, OSTIRALA 20, PRENTSAURREKOA, “KOPLARIAK” AURKEZPENA!

19/11/2020

Dagoeneko hemen dago gure hamargarren lana, "Koplariak"!

Prentsaurrekoa:

-Eguna:
Azaroak 20, ostirala

-Ordua:
11:00etan

-Tokia:
Elkar denda
Poza Lizentziatuaren Kalea, 14 (BILBO)

-Parte-hartzaileak:
Agur Barandiaran (Korrontzi)
Xabier Amuriza
Andres Camio (Elkar musika)

-Aurrerapen kantu berria:
https://labur.eus/tb6yD

Hemen duzu KORRONTZIren aurrerapen kantu berria: “Ederregia zelako”.

15/11/2020

Lan berriak azaroaren 20an ikusiko du argia. Gustukoa izatea espero dut! Aupa Koplariak!

Ikusteko eta entzuteko link-a:

https://labur.eus/tb6yD

Hau da azarorako prest geneukana…

03/11/2020

Ez dakit utziko diguten, baina badaezpada hemen jartzen dizuet #KulturaSeguruaDa

“KOPLARIAK” Liburu+CD berria dagoeneko fabrikan dago!

29/10/2020

"KOPLARIAK" Liburu+CD berria dagoeneko fabrikan dago, azaroaren 20an aurkezpen prentsaurrekoa. Bitartean aurre salmenta aktibatu dugu, zure etxean sinatuta jaso nahi baduzu eskatu email bidez: korrontzi@gmail.com

Xabier Amurizak eta Korrontzik gustura eskainiko dizugu! Eskerrik asko laguntzagatik.

Gure hamargarren lana laster argitaratuko da

29/09/2020

Dagoeneko hemen da gure diska berriaren azala! 10 kantu berri Xabier Amuriza handiaren hitzekin. Laster izango da kalean gure hamargarren lana izango dena. Berri gehiago datozen asteotan...

ETB1eko “BIBA ZUEK!” telebista programa berrian kolaboratzaile

14/09/2020

Proiektu berri batean ere murgildu naiz egunotan, ETB1eko "BIBA ZUEK!" telebista programa berrian arituko naiz kolaboratzaile bezala astero. Eskerrik asko aukeragatik!

Gure hamargarren diskoa bidean da!

05/09/2020

Diska berriaren grabaketekin aurrera segitzen dugu Donostiako Elkar estudioetan... "Koplariak" izenburupean kaleratuko da eta Xabier Amuriza handiaren letrak izango ditu... A ze gogoa daukadan emaitza lehenbailehen zuok entzuteko!


 

ZUZENEKO EMANALDIAK (Covid-ak uzten badigu…)

21/07/2020

Urtea mundu osoan barna eskaini behar genituen 50 bat kontzerturekin hasi genuen. Pandemia etorri eta ia dena bertan behera geratu zen... Orain, eta COVIDak uzten badigu, zuekin berriz egoteko ilusio handiz gaude:

Reprogramazio musikalaren hasiera:

30/06/2020

Gaur argitaratutako elkarrizketa... Poz handia da guretzat garai arraro hauetan musika bultzatzeko apustua egiten duten programatzaileak egotea... Aste honetan Valentzian ikusiko dugu elkar, zoriontsu...

Gaurko “El Correo” egunkarian elkarrizketa:

14/06/2020

Musikaren gaur egungo egoera musikari umil baten ikuspuntutik...

#coronavirus #COVID19

GURE DISKA BERRIAREN GRABAZIOEKIN HASI GERA, GRANADAKO MEDIOEK BERRIA PLAZARATU DUTE…

09/06/2020

Ba horrela da bai, gure hamargarren diskoaren grabaketa lanetan ari gera. Granadatik heldu zaigun berria, ESKERRIK ASKO!

https://labur.eus/TbOgU

Garai zailak dira jende askorentzat, tartean musikariak…

27/04/2020

Pasadan ostiralean Lekeition jo behar genuen, larunbatean Zallan, atzo igandea Torderan (Catalunya) egotekoak ginen eta gaur astelehena Gasteizko Erretretan... Kontzertu asko bertan behera eta ez dakigu taula gainean berriz noiz ikusiko dugun elkar... Hemendik animoak gurekin lan egiten duten musikari, dantzari, tekniko, manager, diskoetxe eta promotoreentzat. Gora trikitixa eta aupa Rufino!

Gure azken lana 10 disko onenen artean hautatua izan da World Music Charts zerrendan!

07/04/2020

Gure azken lana nazioarte mailako 10 disko onenen zerrendan hautatua izan da "World Music Charts Europe" apirileko argitalpenaren arabera munduko musika diskoen artean, 10. postuan sartzen gara kontinente guztietan kaleratutako diskoak kontutan hartuz: https://www.wmce.de/

#EtxeanGeratu #COVID2019

06/04/2020

Une latz hauetan, konfinamendua jasaten ari garen guztiontzat eskainita, eta baita gure osasun zerbitzuko langileei ere. Honetatik irtengo gara!

Prestratu dugun bideoa zuen gustukoa izatea espero dut. Linka: https://youtu.be/IxRYOV-CAV0

#EtxeanGeratu #COVID2019

Euskal Herrian barna bidaiatzen…

11/03/2020

Korrontziren "Sardos-K" abestian gure trikitiarekin batera Susana Seivane-ren galiziar gaita entzun dezakezue. Biok batera, BIORACERreko lagunekin bidaiatzen gara gure musika jartzeko ohorea izan genuen proiektu batean... jende bikaina, giro ezin hobea eta paseo ikaragarriak bizikletan euskal geografian barna. Aupa Marino! LINKA: https://labur.eus/WgFJW

Labetik atera berria:

06/03/2020

"Koplariak Koplari". Xabier Amuriza bertsolariak eta Agus Barandiaran (Korrontzi) hitzaldi musikatua eskaintzen dute. Koplagintzaren estetika osatzen duten ezaugarri, osagarri eta gustagarriak azalduko dira sorten bidez.

Ea zuen gustokoa den: labur.eus/B3zEN

“Diatonic Bilbon” abestiaren bideo berria!

26/02/2020

Korrontziren "Diatonic Bilbon" abesti honetan Michael McGoldrick-en gaita eta flauta batu zaizkio trikitiari bide lagun bezala, entzumenaren bidez bidai zoragarri bat burutzen dugu Gorbeiako Parke Naturalean barna. Eskerrik asko Álvaro Vargas. Gozatu! LINKA: https://labur.eus/kxKr3

“Topa-K” semifinalista da euskarazko diskorik onena bezala!

18/02/2020

Berri onak! Gure azken lana "Topa-K", "Premios MIN de la Música Independiente" sarietan semifinalista da euskarazko diskorik onena bezala. Eskerrik asko!

Larunbat honetan Eroskik antolatutako TXOTX irekiera egiteko ohorea izango dugu…

24/01/2020

Benetan be ilusio handia egiten digun ekitaldia, eskerrik asko! Badakizue, Usurbilgo URBIL merkataritza zentroan eguerdiko 12:00etan. TXOTX!!!

Elkarrizketa mamitsua Korrontziri:

14/01/2020

Elkarrizketa mamitsua egin zidaten Ttap Aldizkarikoek, nire ibilbide guztiari errepasoa egiten diogu bertan... Eskerrik asko Jon Gomez! Dagoeneko eskuragai duzue, bai ikusi, entzun, zein irakurtzeko... Zuk ere egin Ttap! https://ttap.eus

245 resultados

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando consideramos que aceptas el uso de cookies.

ACEPTAR Y CERRAR SABER MÁS