Albisteak

Euskal Herrian barna bidaiatzen…

11 martxoa, 2020

Korrontziren "Sardos-K" abestian gure trikitiarekin batera Susana Seivane-ren galiziar gaita entzun dezakezue. Biok batera, BIORACERreko lagunekin bidaiatzen gara gure musika jartzeko ohorea izan genuen proiektu batean… jende bikaina, giro ezin hobea eta paseo ikaragarriak bizikletan euskal geografian barna. Aupa Marino! LINKA: https://labur.eus/WgFJW

Labetik atera berria:

6 martxoa, 2020

"Koplariak Koplari". Xabier Amuriza bertsolariak eta Agus Barandiaran (Korrontzi) hitzaldi musikatua eskaintzen dute. Koplagintzaren estetika osatzen duten ezaugarri, osagarri eta gustagarriak azalduko dira sorten bidez.

Ea zuen gustokoa den: labur.eus/B3zEN

“Diatonic Bilbon” abestiaren bideo berria!

26 otsaila, 2020

Korrontziren "Diatonic Bilbon" abesti honetan Michael McGoldrick-en gaita eta flauta batu zaizkio trikitiari bide lagun bezala, entzumenaren bidez bidai zoragarri bat burutzen dugu Gorbeiako Parke Naturalean barna. Eskerrik asko Álvaro Vargas. Gozatu! LINKA: https://labur.eus/kxKr3

Elkarrizketa mamitsua Korrontziri:

14 urtarrila, 2020

Elkarrizketa mamitsua egin zidaten Ttap Aldizkarikoek, nire ibilbide guztiari errepasoa egiten diogu bertan… Eskerrik asko Jon Gomez! Dagoeneko eskuragai duzue, bai ikusi, entzun, zein irakurtzeko… Zuk ere egin Ttap! https://ttap.eus

Asteburu bikaina SAIZAR sagardotegian!

13 urtarrila, 2020

Sagardo denboraldiari hasiera eman zaio. Miguel Indurain handiak frogatu zuen lehen sagardoa, eta berarekin batera, aurpegi ezagun asko egon ziran bertan: Julian Iantzi, Mikel Erentxun, Inaxio Perurena, Irujo… TXOTX!!!

Eskerrik asko denoi!

16 abendua, 2019

Asteburu potentea igaro duguna eta benetan be pozik gerturatu zareten publiko guztiagatik, bai osteguneko hitzaldira Donostian zein ostiraleko eta larunbateko kontzertuetara Donostiako Lugaritzen eta Igorreko Antzokian, “Sarrerak agortuta” kartela ere eskegi genuen… Pasada bat! Eskerrik asko denoi! Hemen laburpen txiki bat argazkietan…

PRENTSAURREKOA:

28 azaroa, 2019

TOPA-K (DJ Makala & Korrontzi)
*Eguna / Día: azaroak 29, Ostirala / 29 de noviembre, viernes.
*Ordua / Hora: 11:00etan / 11:00h.
*Lekua / Lugar: Elkar Aretoa, Licenciado Poza, 14, (Bilbo-Bilbao).
*Parte hartzaileak / Ponentes:

    Agus Barandiaran (Korrontzi).
    Mikel Unzurrunzaga (DJ Makala).
    Andres Camio (Elkar musika).

Kontzertu itzela atzokoa Azpeitian!

13 urria, 2019

Argazkiek dena esaten dute… Eskerrik asko antzokira hurbildu zineten guztioi, eta nola ez, kontzertu hau posible egin duen jende guztiari. Aupa Rufino!

ZUGARRAMURDIn KONTZERTUA

1 urria, 2019

Eta larunbat honetan emanaldi oso berezi bat eskainiko dugu Zugarramurdiko kobazuloen barnean, gonbidatu mordoarekin batera arituko garen toki paregabea… Plazer bat izango da leize magiko hauetan jo ahal izatea… Sarrerak salgai: https://labur.eus/2syWD

Arratiko bailaran…

22 iraila, 2019

Atzoko argazkiak Arteako plazan, giro bikaina sortu genuen denon artean plaza lepo-arte betez.

Maruri-Jatabeko Dantza Suelto Txapelketa berriro martxan!

16 iraila, 2019

Plazer bat izan zen atzo Maruri-Jatabeko XXI. Dantza Suelto Txapelketa antolatzea Udalarekin batera, ZORIONAK bikote guztiei! 20 urteren ondoren ohitura zahar bat berreskuratu dugu herriko plaza dantza zalekin betez, ESKERRIK ASKO!

ESKERRIK ASKO BERMEO!

8 iraila, 2019

HITZIK GABE BERMIO! ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ! ARGAZKIAK LABURPENIK ONENA.
AUPA ALKARTASUNA DANTZA TALDEA!!!

ASTE BIKAINA!

24 uztaila, 2019

KONTZERTU IKARAGARRIAK SOPELAn, LOON PLAGEn ETA ZARAUTZen, ESKERRIK ASKO!

GRÀCIES RODA FOLK!

14 uztaila, 2019

EMANALDI ITZELA RODA DE TERreko ANTZOKIAN! BUELTATUKO GARA!

ESKERRIK ASKO ANDOIAN

26 ekaina, 2019

Emanaldi ederra Andoainekoa. ESKERRIK ASKO plaza bete zenuten guztioi!

KORRONTZI Gernikan: “Bakearen Doinuak”

5 maiatza, 2019

Plazer bat izan zan atzo "Bakearen Doinuak" ikuskizunean parte hartu eta Gernikarren berotasuna sentitzea. Eskerrik asko benetan! Gernika 82 urte… musika bonben kontra!

262 Entradas

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando consideramos que aceptas el uso de cookies.

ACEPTARSABER MÁS